Hitzetik Hortzera

Hitzetik Hortzerako albisteak
Arabako eta Nafarroako finalaurrekoak, Hitzetik Hortzeran

Arabako eta Nafarroako finalaurrekoak, Hitzetik Hortzeran

2019/03/14

Txapelketa garaia da bi lurraldeotan, eta aste honetako programan txapelketa hauen finalaurrekoetako bertsoaldiak eskainiko ditugu. Atarrabia, Etxarri Aranatz eta Lesakako saioak batetik, eta Legutio eta Dulantzikoak, bestetik.

Arabako eta Nafarroako finalaurrekoak, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Mahai bueltako bertso jarduna, igandeko Hitzetik Hortzeran

Mahai bueltako bertso jarduna, igandeko Hitzetik Hortzeran

2019/03/07

Otorduen aitzakia oso baliagarria zaigu elkartzeko, eta bertsolaritzak berak ere askotan baliatu izan du egokiera hori. Gastronomia izango du bertsoak lagun aste honetako programan, eta, horretarako, bien arteko tandema inork baino hobeto ezagutzen duen Agin Laburu bertsolaria elkarrizketatuko dugu Ipintza sagardotegian.

Mahai bueltako bertso jarduna, igandeko Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Historiako emakume bertsolarien pausoei jarraika, Hitzetik Hortzeran

Historiako emakume bertsolarien pausoei jarraika, Hitzetik Hortzeran

2019/02/28

Igandeko programan historiako emakume bertsolarien pausoei jarraituko diegu. Leku publiko askotan kantatu zutela ikusiko dugu, baita txapelketak irabazi ere. Alaia Martinek eta Oihana Iguaranek emango digute orduko bertsolari haien berri. Bertsoaldiak ez dira faltako.

Historiako emakume bertsolarien pausoei jarraika, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Bertsolaritzaren kontrasteak, Hitzetik Hortzeran

Bertsolaritzaren kontrasteak, Hitzetik Hortzeran

2019/02/21

Aste honetan kontrasteei buruz arituko gara. Nola kantatzen dute bertsolariek gaur hiriko aretoan, bihar tabernan eta etzi herriko plazan? Maialen Lujanbiok eman dizkigu zenbait gako: Lasarte-Oriako bertso saio literarioan eta Astigarragako Ipintza sagardotegiko bertso bazkarian egon gara berarekin.

Bertsolaritzaren kontrasteak, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Belaunaldien artekoak, igandeko Hitzetik Hortzeran

Belaunaldien artekoak, igandeko Hitzetik Hortzeran

2019/02/14

Bertsolaritzaren eta belaunaldi ezberdinen arteko harremanari buruz hitz egingo dugu igandeko programan; edo, beste modu batera esanda, adin ezberdinetako bertsolariak oholtza gainean nola jarduten duten. Bertsorik ez da faltako, eta Pasaiako eta Senpereko saioetako bertsoaldiak ekarriko ditugu pantailara.

Belaunaldien artekoak, igandeko Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Herrietako ohiturei kantari, Hitzetik Hortzeran

Herrietako ohiturei kantari, Hitzetik Hortzeran

2019/02/07

Igandeko programan herrietako ohiturei kantatuko diegu. Iturengo inauterietan, Makeako Libertimenduan eta Usurbilgo santa eskean izan gara eta hango bertsoaldi onenak ekarriko ditugu pantailara. Gainera, Aitzpea Leizaola antropologoarekin hitz egingo dugu usadio eta ohiturei buruz.

Herrietako ohiturei kantari, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Bertso Egunean murgilduko gaitu Hitzetik Hortzerak

Bertso Egunean murgilduko gaitu Hitzetik Hortzerak

2019/01/31

Barañainen ospatu zen 50. Bertso Eguna ekarriko dugu aste honetan pantailara: bertso poteoa, bazkaria eta arratsaldeko jaialdiko bertsoaldi onenak. Bertso eskolei egin zaie keinu aurtengoan. Han bizitakoarekin gozatzeko aukera izango dugu igandeko programan.

Bertso Egunean murgilduko gaitu Hitzetik Hortzerak - Gehiago irakurri

Bertsolaritzaren umoreak igandeko Hitzetik Hortzeran

Bertsolaritzaren umoreak igandeko Hitzetik Hortzeran

2019/01/24

Nola lortzen du bertsolariak, silaba neurtuetan, areto oso bat barrez leherraraztea? Hala ez dirudien arren, kontu serioa da umorearena. Bertsolaritzaren umoreak hobeto ulertzeko Amaia Agirrerekin, Ane Labakarekin eta Kike Amonarrizekin elkartuko gara. Tolosako eta Zeanuriko bertsoaldiak ere entzungo ditugu igandeko programan.

Bertsolaritzaren umoreak igandeko Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Bertsolarien kantaera igandeko Hitzetik Hortzeran

Bertsolarien kantaera igandeko Hitzetik Hortzeran

2019/01/17

Hitzari urrunago eta seguruago iristen lagun diezaioke kantaera ondo menderatzeak. Bertsoen kantaerari arreta berezia jartzen dion Eñaut Agirrerekin elkartuko gara Lazkaon. Legutioko eta Getariako jaialdietako bertsoaldiak ere entzungo ditugu.

Bertsolarien kantaera igandeko Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Bertsozaletasuna hizpide igandeko Hitzetik Hortzeran

Bertsozaletasuna hizpide igandeko Hitzetik Hortzeran

2019/01/10

Nora goazen jakiteko beharrezkoa da une batez gelditzea, atzera begiratzea eta aurrerantzean pausoak norantz eman nahi ditugun aukeratzea. Bertsozaletasunari buruz egin den ikerketa soziologikoaren emaitzei buruz hitz egingo dugu Harkaitz Zubiri ikertzailearekin eta Bertsozale Elkarteko zuzendaritzako kideak diren Beñat Gaztelumendirekin eta Miren Artetxerekin.

Bertsozaletasuna hizpide igandeko Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Adin-adin ekimena igandeko Hitzetik Hortzeran

Adin-adin ekimena igandeko Hitzetik Hortzeran

2019/01/03

Bertsoaren bidez adineko pertsonen gaitasuna sustatzeko ekimena da Adin-adin. Igandeko programan proiektuari buruz gehiago jakingo dugu eta horretarako Zorroagako egoitzara joango gara. Elgoibar eta Hernaniko bertsoaldiak ere entzungo ditugu.

Adin-adin ekimena igandeko Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

2018a bertsolarien ahotik, Hitzetik Hortzeran

2018a bertsolarien ahotik, Hitzetik Hortzeran

2018/12/27

Gogoratzen duzue zer utzi digun 2018ak? Igandeko programan urteak utzitakoak errepasatuko ditugu bertso-doinuz eta neurri ezberdinetan. Hamabi bertsolarik bertso-jarri bana kantatuko digute eta urteko bertso onenak berreskuratuko ditugu.

2018a bertsolarien ahotik, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

1993ko Txapelketa Nagusia igandeko Hitzetik Hortzeran

1993ko Txapelketa Nagusia igandeko Hitzetik Hortzeran

2018/12/20

25 urte bete dira aurten 1993ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusitik. Beste modu batera esanda, Andoni Egañaren lehen txapeletik edo 40 bertsolaritik 2 emakumek soilik parte hartu zuten txapelketa hartatik. Horien eta beste hainbat datu esanguratsuren berri izango dugu igandeko programan eta Belodromoko finaleko bertsoaldi onenak entzungo ditugu.

1993ko Txapelketa Nagusia igandeko Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala, Hitzetik Hortzeran

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala, Hitzetik Hortzeran

2018/12/13

Igandeko saioaz gainera, larunbatean bertan ere egongo da finala zuzenean jarraitzeko aukera Euskal Telebistan, ETB4 katean.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa eta Taldekako Xilaba, igandeko Hitzetik Hortzeran

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa eta Taldekako Xilaba, igandeko Hitzetik Hortzeran

2018/12/05

Igandeko programan Ipar Euskal Herriko hiru probintzietan jokatu den Taldekako Xilabako finala eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetako bertsoaldiak entzungo ditugu. Finaleko zortzikoaren berri ere emango dugu.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa eta Taldekako Xilaba, igandeko Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Bertsoaroa, Iruñeko bosgarren urtaroa igandeko Hitzetik Hortzeran

Bertsoaroa, Iruñeko bosgarren urtaroa igandeko Hitzetik Hortzeran

2018/11/29

Nafarroako hiriburuan hilabete berezia da azaroa eta bertsolaritzak egiten du berezi, Bertsoaroa tarteko. Igandeko programan gehiago jakingo dugu egitasmoaren inguruan: lehen hazia erein zutenekin elkartuko gara Iruñean eta aurtengo saioetako bertsoaldiak ere bilduko ditugu.

Bertsoaroa, Iruñeko bosgarren urtaroa igandeko Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Bertso ahobiziak eta belarriprestak Hitzetik Hortzeran

Bertso ahobiziak eta belarriprestak Hitzetik Hortzeran

2018/11/22

Arrate Illaro bertsolari eta Euskaraldiko koodinatzailearekin egongo gara igandeko programan; baita AEK-ko irakasle eta ikasle banarekin ere. Euskara gai hartuta entzungo ditugu bertsoak.

Bertso ahobiziak eta belarriprestak Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Iritzi sortzaileak igandeko Hitzetik Hortzeran

Iritzi sortzaileak igandeko Hitzetik Hortzeran

2018/11/15

Bertsolarien hitzak sekulako indarra izaten du, bai plazan eta baita handik kanpo ere. Igandeko programan Onintza Enbeitarekin elkartuko gara: plazan ez ezik, irratian, telebistan eta prentsan aritzen den iritzi-emailearekin. Bertsoak ez dira faltako eta Gernika-Lumoko, Beasaingo eta Errenteriako bertsoaldiak entzungo ditugu.

Iritzi sortzaileak igandeko Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Balkoitik balkoira bertsotan, igandeko Hitzetik Hortzeran

Balkoitik balkoira bertsotan, igandeko Hitzetik Hortzeran

2018/11/08

Bertsolariek batzuetan balkoira igota kantatzen dute eta eskailera maila igo eta lurretik zenbait metrora kokatzen direnean zer gertatzen den jakingo dugu igandeko programan. Haritz Mujikarekin Asteasuko udaletxeko balkoira igoko gara eta Pello Errota bertsolariaren heriotzaren ehungarren urteurrenari buruz gehiago jakingo dugu. Bertsoaldiak ez dira faltako eta bertsolariak balkoitik balkoira bertsotan entzungo ditugu Saran, Oñatin eta Algortan.

Balkoitik balkoira bertsotan, igandeko Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Arabako ekosistema, Hitzetik Hortzeran

Arabako ekosistema, Hitzetik Hortzeran

2018/10/31

Bertsolaritzaren maparen aurrean kokatu eta ertzak zabaldu beharrean ingurune jakin batean sakonduko dugu igandeko programan. Araba izango da lurraldea eta bertako bertsolaritza nola dagoen galdetuko diegu bertakoei; ez hori bakarrik, Gasteizen eta Aramaion botatako aleak ere entzungo ditugulako.

Arabako ekosistema, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Nazioarteko inprobisatzaileak igandeko Hitzetik Hortzeran

Nazioarteko inprobisatzaileak igandeko Hitzetik Hortzeran

2018/10/24

Urriaren 9tik 14ra Nazioarteko Inprobisatzaileen Bira egin da. Argentinako Araceli Argüello payadorea eta Kubako Tomasita Quiala repentista izan dira gurean bertsolariz inguratuta; guztira, sei emanaldi eskaini dituzte. Igandeko programan Tomasita eta Araceli hobeto ezagutzen saiatuko gara, eta Iruñeko eta Donostiako emanaldietako bertsoaldiak entzungo ditugu.

Nazioarteko inprobisatzaileak igandeko Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Unai Iturriagarekin asteburu pasa, Hitzetik Hortzeran

Unai Iturriagarekin asteburu pasa, Hitzetik Hortzeran

2018/10/18

Bertsolarien bizitza, kanpotik begiratuta behintzat, ezegonkor ikusten da eta, era berean, abentura eta misterio puntu bat ere badu, nahitaez. Igandeko programan Unai Iturriaga, bertsolari durangarrarekin joango gara Oñatiko eta Iurretako saioetara. Bertsolarien bizitza barrutik ezagutuko dugu; eta horrekin batera, Oñatiko eta Iurretako bertsoaldiez gozatu.

Unai Iturriagarekin asteburu pasa, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Hitzetik Hortzera, plazako zirrikituetan barrena

Hitzetik Hortzera, plazako zirrikituetan barrena

2018/10/11

Bertsolaritzan berebiziko garrantzia izan du beti plazak. Baina zeri deitzen diogu plaza? Zer da plaza on bat? Hainbat bertsolariren ahotik ezagutuko ditugu bertsoaren eta plazaren artekoak. Horrez gain, Miren Urquijo UPV/EHUko antropologia irakaslearekin hitz egingo dugu plazaren esanahiaz. Eta noski, bertsoaldiak ez dira faltako: Loiuko Lauroeta auzoko eta Urnietako sanmigeletako bertsoak entzungo ditugu.

Hitzetik Hortzera, plazako zirrikituetan barrena - Gehiago irakurri

Hitzetik Hortzera itsasoan murgilduko da igande honetan

Hitzetik Hortzera itsasoan murgilduko da igande honetan

2018/10/04

Aspaldikoa da bertsolaritzak itsasoarekin duen harremana. "Balearen bertsoak" dira horren froga ezagunenetako bat. Bigarren programan Oriora joango gara eta bertan itsasoa eta bertsolaritza ondo uztartzen dituen Ibai Esoain ezagutuko dugu. Horrez gain, Bermeoko saioko bertsoaldiak entzungo ditugu.

Hitzetik Hortzera itsasoan murgilduko da igande honetan - Gehiago irakurri

Hitzetik Hortzera saioak Donostian abiatuko du denboraldi berria

Hitzetik Hortzera saioak Donostian abiatuko du denboraldi berria

2018/09/27

Bertsolaritzaren ekosistema osatuko dugu aurtengo ikasturtean. Bertsoa urrutitik zein gertutik ikusteko leku aproposa da Gipuzkoako hiriburua eta bertan gertatzen dena arakatzera joango da aste honetan Eider Perez aurkezlea.

Hitzetik Hortzera saioak Donostian abiatuko du denboraldi berria - Gehiago irakurri

Bertsolaritzaren mapa osatuko du Hitzetik Hortzera saioak

Bertsolaritzaren mapa osatuko du Hitzetik Hortzera saioak

2018/09/13

Formatu berriarekin dator Hitzetik Hortzera. Eider Perezek egingo ditu aurkezle-lanak eta astez aste bertsolaritzaren mapa osatuko du collage baten bidez. Irailaren 30ean eskainiko da lehen atala eta, hortik aurrera, igandero 15:00etan izango dute bertsozaleek zita ETB1en.

Bertsolaritzaren mapa osatuko du Hitzetik Hortzera saioak - Gehiago irakurri

Taldekako txapelketei buruzko Hitzetik Hortzera, igandean

Taldekako txapelketei buruzko Hitzetik Hortzera, igandean

2018/03/30

Taldekako bi ekimen izan dira martxan azkeneko hilabeteotan: Bardoak Nafarroan eta Bertso Kuadrilla Artekoa Araban. Bi ekimenek emandako onena jasoko du denboraldi honetako azkeneko Hitzetik Hortzera programak. Igande honetan Gasteizen eta Lekunberrin egindako finaletako bertsoaldi onenak eskaintzeaz gain talde txapeldunetako kideei egindako elkarrizketak ere jasoko ditu telebista saioak.

Taldekako txapelketei buruzko Hitzetik Hortzera, igandean - Gehiago irakurri

Igandean bukatuko da Hitzetik Hortzeraren denboraldia

Igandean bukatuko da Hitzetik Hortzeraren denboraldia

2018/03/28

2017ko irailaren 24tik 2018ko apirilaren 1era bitarte, 27 atal izan ditu aurtengo denboraldiak. Udazkenean Bertsolari Txapelketa Nagusiko 14 saioen jarraipena egin ondoren, plazako ohiko jarduna ekarri du Hitzetik Hortzerak telebista pantailara. Abendu erditik hasita, beste 23 saiotako bertsoaldiak eskaini dira, 13 gonbidaturen laguntzaz. Orain datorren denboraldira begira jarriko da telebista saioa garatzen duen lantaldea.

Igandean bukatuko da Hitzetik Hortzeraren denboraldia - Gehiago irakurri

Iñaki Murua, Hitzetik Hortzeran

Iñaki Murua, Hitzetik Hortzeran

2018/03/23

13 urtez Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakari izan ondoren, lekukoa zortzikote baten eskuetan utzi berria du Iñaki Muruak. Bere etxera joan da Hitzetik Hortzerako lantaldea bere sentsazioen eta 2005etik hona egindako ibilbidearen berri jakiteko. Eta, bide batez, bere bertsolari ibilbideari ere errepaso bat emango diote, bere bertsoaldi onenak berreskuratuz. Plazako jardunak ere izango du lekurik aste honetako programan, Zegamako jaialdiko ale onenak eskaintzeaz gain Alegia eta Biriatuko bertsoaldi bana ere ekarriko baititu telebista saioak.

Iñaki Murua, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Elorrion eta Zigoitian ibiliko da igandeko Hitzetik Hortzera

Elorrion eta Zigoitian ibiliko da igandeko Hitzetik Hortzera

2018/03/16

Aste honetan Lara Izagirre zine zuzendari eta gidoilaria gonbidatuko dugu programara eta bertsolaritzaz, zinemaz eta hizkera bisualaz ariko gara berarekin. Bertsoak ere izango ditugu, noski: Elorrion Igor Elortzak eta Maialen Lujanbiok afalosteko saio ederra osatu zuten Txintxarri ikastolaren mende erdia ospatzeko, eta Zigoitian musikarien laguntzaz jardun ziren kantuan Alaia Martin, Oihana Bartra, Oihana Iguaran eta Oihane Perea.

Elorrion eta Zigoitian ibiliko da igandeko Hitzetik Hortzera - Gehiago irakurri