Bertsolaritza ikastetxean
2019-2020 ikasturtean ere Euskal Herriko haur eta gaztetxo askok aukera izan dute bertsolaritza eskola orduetan lantzeko; hain zuzen, 28.500 bat haur eta gaztetxo ariko dira horretan. 463 ikastetxetan eskainiko ditugu eskolak, 50 irakasleren eskutik.
Materialgintzan eta formazioan, etengabe lanean
Proiektuaren oinarri pedagogikoa Bertsolaritzaren curriculuma. Lehen Hezkuntza (Lanku S.L, 2008) lanean biltzen da, eta oinarrizko material didaktikoa www.bertsoikasgela.eus atariak (2018) eta Mundu bat bertso argitalpenek osatzen dute (Lanku S.L, 2016).
Formazioari dagokionez, irakasle bakoitzak bere gelako praktika kontzientea egiteko, formazio gogoetatsua metodologian oinarritutako saioak egiten dira irakasle mintegietan. Gainera, ikastetxeetan bertsolaritza lantzeko metodologia berritzeko ikerketa lana gauzatzen ari gara.
Hitzetik Hortzera (2019-10-27): atala osorik, hemen