Bertso eskolak

Haurren ala helduen taldeak izan daitezke, irakaslearekin edo gabe jarduten dutenak.

Bertsotan ikasteko guneak dira bertso eskolak: bat-batean edo idatzizkoan ikasteko tokiak.

Izaera oso ezberdineko bertso eskolak daude: haurren ala helduen taldeak izan daitezke, irakaslearekin edo gabe jarduten dutenak, helburu oso ezberdinei erantzuteko elkartzen direnak. Batzuek bertsotan trebatzeko elkartzen dira, beste batzuek herrira begirako ekimenak antolatzeko ere bai.

Bertso eskola gehienek funtzionamendua beregain dute; beste asko Bertsozale Elkarteak sustatzen ditu; eta badira beste erakunde edo elkarteek kudeatzen dituzten bertso eskolak ere.

Bertso eskolen argazkia ikus dezakezu www.bertso-eskolak.eus webgunean.

2015-10-09