Nafarroako Bertsozale Elkartea

RSS ikonoa Twitter ikonoa fb

Nafarroa

Nafarroa

Albisteak

Aimar Karrika nagusitu da Lakuntzako final-laurdenean

2017/02/26

Eneko Lazkozi puntu erdiko aldea bakarrik aterata, martxoaren 26an Agoitzen jokatuko den finalaurrekorako txartela lortu du Auritzeko bertsolariak. 200 bertsozale baino gehiago bildu dira Lakuntzako Kultur Etxean, Nafarroako Bertsolari Txapelketaren hirugarren final-laurdena bertatik bertara jarraitzeko.

Lakuntzan jokatuko da igandean Txapelketako hirugarren final-laurdena

2017/02/23

Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Oier Lakuntza, Iker Gorosterrazu, Egoitz Gorosterrazu eta Joanes Illarregi ariko dira kantuan, 17:30etatik aurrera.

Xabier Terreros gailendu da Nafarroako Bertsolari Txapelketako bigarren final-laurdenean

2017/02/19

Martxoaren 19an Antsoainen jokatuko den finalaurrekorako txartela lortu du Lesakako bertsolariak. Ehun bertsozale inguru bildu dira Auritzeko Kultur Etxean.

Julio Soto gailendu da Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen final-laurdenean

2017/02/18

Martxoaren 18an Beran jokatuko den finalaurrekorako txartela lortu du egungo txapeldunak. 150 bertsozale inguru bildu dira Tafallako Kulturgunean, txapelketari hasiera emateko.

Asteburu honetan emango zaio hasiera Nafarroako Bertsolari Txapelketari

2017/02/16

Tafallak hartuko du lehen final-laurdena, larunbatean, eta Auritzek bigarrena, igandean. Apirilaren 8ra arte jokatuko da txapelketa, eta bederatzi saio izanen dira guztira.

Agenda

2017-03-03 Leitza Berezia

"Kapulana bat zintzilik: kantua, bertsoa eta literatura" emanaldia

2017-03-04 Ezkurra Lagun-artekoa

Ihauteriak. Bertso afaria

2017-03-04 Gares Lagun-artekoa

Garesko herriaren historiari bertso-bisita eta bertso bazkaria

2017-03-04 Irurita Txapelketa

Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Final-laurdenak

2017-03-05 Uharte Txapelketa

Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Final-laurdenak

Agenda osoa