Bertsolaritza ikastetxean

Bertsozale Elkartearen oinarri nagusietako bat den proiektua da. Ekimena 1985ean abiatu zen Nafarroan, eta egun euskararen lurralde osoan LHko ikastetxe gehienek hartzen dute parte.

Bertsolaritza ikastetxean - logoa

 

2016-17 ikasturtean ere Euskal Herriko haur eta gaztetxo askok aukera izango dute bertsolaritza eskola orduetan lantzeko. Hain zuzen ere, ikasturte honetan 25.000 bat haur eta gaztetxok landuko dute bertsolaritza ikastetxeetan. Osotara, Euskal Herriko 400 ikastetxek baino gehiagok hartuko dute parte programan eta 46 irakasle ari dira zeregin horretan lanean.

 

Proiektuaren oinarri pedagogikoa Bertsolaritzaren curriculuma. Lehen Hezkuntza (Lanku  S.L, 2008) lanean biltzen da eta oinarrizko material didaktikoa Mundu bat bertso argitalpenak osatzen du (Lanku S.L, 2016).

Mundu bat bertso