Hitzetik Hortzera

Hitzetik Hortzerako albisteak
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalera begira Hitzetik Hortzeran

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalera begira Hitzetik Hortzeran

2016/12/07

Jone Uria, Beñat Ugartetxea, Etxahun Lekue, Ibon Ajuriagojeaskoa, Miren Amuriza, Onintza Enbeita, Xabat Galletebeitia eta Nerea Ibarzabal sailkatu dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalera. Finalaurrekoetako bertsoaldi onenak errepasatuko ditugu igande honetako Hitzetik Hortzeran, eta finalisten iritziak ere bilduko ditugu.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalera begira Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Nikolas Segurolak gidatuko gaitu igandeko Hitzetik Hortzeran

Nikolas Segurolak gidatuko gaitu igandeko Hitzetik Hortzeran

2016/12/01

Bertsolaritzari estu lotutako pertsona da Nikolas Segurola. Kantuan, gai-jartzen eta epaile aritu izan da, Arantzazun fraidea eta artzaina ere baden arren; bera izango da igandeko programako protagonista. Aste honetan Legazpiko eta Zarauzko bertsoaldi onenak eskainiko ditugu.

Nikolas Segurolak gidatuko gaitu igandeko Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Oier Sanjurjorekin egongo gara igandeko Hitzetik Hortzeran

Oier Sanjurjorekin egongo gara igandeko Hitzetik Hortzeran

2016/11/24

Bertsozalea da Osasuna taldeko kapitaina, eta bere futbol ibilbideaz eta futbolak eta bertsoak dituzten antzekotasunez ariko gara. Arkaitz Goikoetxeak eta Fredi Paiak 2001ean Donibane Garazin egindako bertsoaldia berreskuratuko dugu eta Iruñea, Ermua eta Arrasateko bertsoaldiekin josiko dugu programa.

Oier Sanjurjorekin egongo gara igandeko Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Arantzazu Loidiren bertso-bidea ezagutuko dugu Hitzetik Hortzeran

Arantzazu Loidiren bertso-bidea ezagutuko dugu Hitzetik Hortzeran

2016/11/17

Bertso-eskoletako lehenengo belaunaldiko kidea izan zen, Eskolartekoetan saritua izan ondoren plazetan aritua. Bere garaian Apotzagako Elkartean Ainhoa Agirreazaldegirekin eta Jon Sarasuarekin egindako bertsoaldia erreskatatuko dugu. Eta, Arrasate, Eibar eta Iruñeko bertsoak entzuteko aukera ere izango da igande honetan.

Arantzazu Loidiren bertso-bidea ezagutuko dugu Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Xilabaren errepasoa egingo du Hitzetik Hortzerak

Xilabaren errepasoa egingo du Hitzetik Hortzerak

2016/11/03

Sustrai Colina, Amets Arzallus, Odei Barroso, Miren Artetxe, Maddalen Arzallus eta Xumai Murua ariko dira Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketako finalean. Aiziritzen eta Larresoron jokatutako finalerdietako ale onenak izango dira ikusgai igande honetan. Eta, Mattin Treku bertsolaria izango da aste honetako historikoaren protagonista.

Xilabaren errepasoa egingo du Hitzetik Hortzerak - Gehiago irakurri

Jon Mayaren pausoan joango da igandeko Hitzetik Hortzera

Jon Mayaren pausoan joango da igandeko Hitzetik Hortzera

2016/10/27

Besteak beste, dantzaren eta bertsoaren arteko antzekotasunez ariko gara Errenteriako dantzariarekin; aste honetan, Errenteria eta Durangoko saioek beteko dute tarterik zabalena. Historikoen atalean "Upeletan Erronka" emanaldiko bertsoaldi bat berreskuratuko dugu.

Jon Mayaren pausoan joango da igandeko Hitzetik Hortzera - Gehiago irakurri

Itziar Ituño izango da bertsokide Hitzetik Hortzeran

Itziar Ituño izango da bertsokide Hitzetik Hortzeran

2016/10/20

Telebistan, antzerkian eta zineman egindako bideaz arituko da eta 2012an Basauriko San Fausto jaien pregoian botatako bertsoaren xehetasunak ere azalduko dizkigu. Aste honetan Basauri, Urepele eta Iurretako bertsoaldi onenak eskainiko ditugu eta, historikoen atalean, Andoni Egañak bederatziko txikian botatako hiru bertso berreskuratuko ditugu.

Itziar Ituño izango da bertsokide Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Jon Odriozolaren autoan sartuko da Hitzetik Hortzera

Jon Odriozolaren autoan sartuko da Hitzetik Hortzera

2016/10/13

Txirrindularitzaren sekretuak azalduko dizkigu oñatiarrak, eta baita bertsoarekin duen harremana ere. Oñati, Aretxabaleta eta Iurretako bertsoaldiak eskainiko ditu igandeko programak eta, historikoen atalean, Iurretan orain dela 25 urte egindako jaialdiko irudiak berreskuratuko ditugu.

Jon Odriozolaren autoan sartuko da Hitzetik Hortzera - Gehiago irakurri

Son Gokuren ahotsari aurpegia jarriko dio Hitzetik Hortzerak

Son Gokuren ahotsari aurpegia jarriko dio Hitzetik Hortzerak

2016/10/06

Aste honetako programan Alkiza, Aizarnazabal, Loiu eta Aretxabaletako bertsoaldiak izango dira ikusgai, eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren berri ere emango dugu. Historikoen atalean, Xabier Amurizak "aita" hitzari kantatutako bertsoaldia berreskuratuko dugu.

Son Gokuren ahotsari aurpegia jarriko dio Hitzetik Hortzerak - Gehiago irakurri

Igande honetan itzuliko da Hitzetik Hortzera

Igande honetan itzuliko da Hitzetik Hortzera

2016/09/28

15:00etatik aurrera izango da ikusgai ETB1eko bertso-programa. Formatu berrituarekin dator aurtengoan eta, denboraldiari ekiteko, Alkiza, Donostia eta Heletako bertsoaldirik onenak eskainiko ditu, Joana Itzaina Bertsularien Lagunak Elkarteko lehendakaria gonbidatu dela.

Igande honetan itzuliko da Hitzetik Hortzera - Gehiago irakurri

Saioak ixtearen garrantziaz, Hitzetik Hortzeran

Saioak ixtearen garrantziaz, Hitzetik Hortzeran

2016/03/23

Oihana Bartra eta Agin Laburu bertsolariek hausnartuko dute gaiaren inguruan.

Saioak ixtearen garrantziaz, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Saioetako apaingarriak hizpide, Hitzetik Hortzeran

Saioetako apaingarriak hizpide, Hitzetik Hortzeran

2016/03/17

Amaia Agirrek eta Estanis Iriartek beren iritzia emango dute aste honetako saioan.

Saioetako apaingarriak hizpide, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Motibo baten inguruan antolatutako bertso-saioak, Hitzetik Hortzeran

Motibo baten inguruan antolatutako bertso-saioak, Hitzetik Hortzeran

2016/03/10

Aste honetan, Oihana Iguaran eta Jon Maia bertsolariak izango ditu bidelagun telebista saioak.

Motibo baten inguruan antolatutako bertso-saioak, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Doinuen hautaketaz ariko da aste honetako Hitzetik Hortzera

Doinuen hautaketaz ariko da aste honetako Hitzetik Hortzera

2016/02/18

Andoni Egaña eta Miren Amuriza arituko dira doinuen hautaketaz igande bazkalostean ETB1en.

Doinuen hautaketaz ariko da aste honetako Hitzetik Hortzera - Gehiago irakurri

Saioen prestaketaz ariko da Hitzetik Hortzera

Saioen prestaketaz ariko da Hitzetik Hortzera

2016/02/04

Ixiar Eizagirrek, Arkaitz Goikoetxeak eta Eneritz Artetxek hitz egin dute lanketaz.

Saioen prestaketaz ariko da Hitzetik Hortzera - Gehiago irakurri

Diziplinak nahastuko ditu aste honetako Hitzetik Hortzerak

Diziplinak nahastuko ditu aste honetako Hitzetik Hortzerak

2016/01/21

Maialen Lujanbiok, Oskar Estangak eta Unai Gaztelumendik beren iritzia emango dute nahasketa horien inguruan.

Diziplinak nahastuko ditu aste honetako Hitzetik Hortzerak - Gehiago irakurri

Erritmoak eragingo dio aste honetan Hitzetik Hortzerari

Erritmoak eragingo dio aste honetan Hitzetik Hortzerari

2016/01/14

Aitor Mendiluzek eta Naroa Sasietak azalduko digute nola kudeatzen duten saio bateko erritmoa.

Erritmoak eragingo dio aste honetan Hitzetik Hortzerari - Gehiago irakurri

Eguberriei bertsotan, Hitzetik Hortzeran

Eguberriei bertsotan, Hitzetik Hortzeran

2016/01/07

Manex Agirrek eta Jon Maiak azalduko digute nola kantatzen dieten bertsolariek gabonei.

Eguberriei bertsotan, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Umorez amaituko du urtea Hitzetik Hortzerak

Umorez amaituko du urtea Hitzetik Hortzerak

2015/12/23

Igor Elortzak eta Uxue Alberdik beren iritzia emango dute bertsotan umorea egitearen inguruan.

Umorez amaituko du urtea Hitzetik Hortzerak - Gehiago irakurri

Finalaurreko bertsoak eta finalisten hitzak, Hitzetik Hortzeran

Finalaurreko bertsoak eta finalisten hitzak, Hitzetik Hortzeran

2015/12/11

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren baitan, Zarautzen, Tolosan eta Eibarren botatako bertsoaldiak bildu ditu telebista-saioak. Gainera, finalistekin izan da Ilunben bertan, azken hitzorduaren aurretik.

Finalaurreko bertsoak eta finalisten hitzak, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Bertsotan azaleratzen diren inertziak, Hitzetik Hortzeran

Bertsotan azaleratzen diren inertziak, Hitzetik Hortzeran

2015/12/03

Maialen Lujanbiok eta Sustrai Colinak beren iritziak emango dituzte gaiaren inguruan. Tartean, bertsoak: Nerea Elustondok ipuin klasikoei buelta eman, eta Unai Iturriagak ipotx bihurtu eta Fredi Paia printzeari kontuak eskatu zizkionekoa ekarriko du saioak gogora.

Bertsotan azaleratzen diren inertziak, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Taldekako ekimenetan jarriko du begirada Hitzetik Hortzerak

Taldekako ekimenetan jarriko du begirada Hitzetik Hortzerak

2015/11/26

Eneko Fernandezek, Izar Mendigurenek, Asier Ibaibarriagak eta Amaia Agirrek euren ikuspuntua eman dute.

Taldekako ekimenetan jarriko du begirada Hitzetik Hortzerak - Gehiago irakurri

Kantaera aztergai, Hitzetik Hortzeran

Kantaera aztergai, Hitzetik Hortzeran

2015/11/19

Aimar Karrikak eta Anjel Mari Peñagarikanok euren iritzia emango dute kantaerak bertsoan izan dezakeen eraginaz.

Kantaera aztergai, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Harreman ereduak, aste honetako Hitzetik Hortzeran

Harreman ereduak, aste honetako Hitzetik Hortzeran

2015/11/12

Alaia Martinen eta Fernando Anbustegiren iritziak jasoko ditu atal berriak.

Harreman ereduak, aste honetako Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri