Martxoak 3 elkarteak jatziko dio txapela 2026ko Arabako bertsolari txapeldunari
2026/03/18
Arabako Bertsolari Txapelketak XVII. edizioa du aurtengoan. Eta martxoaren 3ko sarraskiaren 50. urteurrena.
Peru Abarretegik irabazi du Aramaioko finalaurrekoa eta finala erabakita geratu da
2026/03/14
Larunbat honetan giro ederrean jokatu da bigarren eta erabakiorra izan den finalaurrekoa Aramaioko Kultur Etxean. Peru Abarrategik bereganatu du martxoaren 28n jokatuko den finalerako bigarren txartela.
Bigarren finalaurrekoa Aramaion jokatuko da larunbatean
2026/03/12
Bigarren fasearen bigarren eta azken saioa burutuko da larunbat honetan Aramaion. Sei bertsolarik parte hartuko dute saion, azken sarrerak bertsosarrerak webgunean eskuragai.
Maddi Agirrek irabazi du Dulantzin jokatu den finalaurrekoa
2026/03/07
Larunbatarekin jokatu da lehen finalaurrekoa Dulantziko Kultur Etxean. Honenbestez Maddi Agirrek irabazi du martxoaren 28an jokatuko den finalerako lehen txartela.
Larunbatean Dulantzin emango zaie hasiera finalaurrekoei
2026/03/04
Bigarren faseari hasiera emango zaio larunbat honetan Dulantzin. Bertan burutuko da lehen finalaurrekoa. Sei bertsolarik parte hartuko dute saion, sarrerak bertsosarrerak webgunean eskuragai.
Izarran Maddi Agirrek irabazita amaitu da lehen fasea
2026/02/21
Izarran jokatu da lehen faseko azken saioa. Maddi Agirrek irabazi eta lortu du Dulantzirako txartela. Honela erabakita geratu da nortzuk jokatuko duten hurrengo fasea, finalaurrekoak.
Larunbatean Izarran jokatuko da faseko azken saioa
2026/02/20
Izarran jokatuko den saioarekin amaiera emango zaio txapelketaren lehen faseari. Sei bertsolarik parte hartuko dute saion, sarrerak bertsosarrerak webgunean eskuragai.
Peru Abarrategik irabazi du Laudion finalaurrekoetarako txartela
2026/02/15
Giro ederrean jokatu da 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketako lehen faseko bigarren saioa. Lan denak bukatuta Peru Abarrategi izan da punturik gehien metatu dituen bertsolaria eta beraz Aramaioko finalaurrekora zuzenean pasako da.
Laudion jokatuko da lehen faseko bigarren saioa igande honetan
2026/02/12
Laudioko Kasino aretoan emango zaio jarraipena lehen faseari, hain zuzen ere bigarren saioa. Sei bertsolarik parte hartuko dute saion, sarrerak bertsosarrerak webgunean eskuragai.
Aroa Arrizubietak irabazi du Oiongo lehen saioa
2026/02/07
Giro politean hasi da 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketa. Oiongo Bazterra aretoa bete irabazi du Aroa Arrizubietak eta finalaurrekoetarako pase zuzena lortu du.
Oionen hasiko da 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketa
2026/02/05
Larunbatarekin emango zaio hasiera XVII. edizioko lehen saioari, Oiongo Bazterra aretoan. Sei bertsolarik parte hartuko dute saion, sarrerak bertsosarrerak webgunean eskuragai.
2026ko Arabako Bertsolari Txapelketa Gasteizko Izaskun Arrue kulturgunean aurkeztu da
2026/01/18
Otsailaren 7an emango zaio hasiera Oiongo Bazterra aretoan eta martxoaren 28an amaituko da Gasteizko Europa Biltzar Jauregiko Almudena Cid aretoan.
