Larunbatean Izarran jokatuko da faseko azken saioa
Lehen faseko hirugarren eta azken saioa Izarran jokatuko da larunbata honetan, arratsaldeko 17:30ean Kultur Etxean.
Lehen faseko 3. saioa izango da Izarrakoa. Lehen saioa Oionen jokatu zen eta aurreko igandean izan zen Laudion bigarrena. Izarrako hau beraz, fase honetako hirugarrena eta hurrengo fasera sailkatzeko erabakiorra izango da.
Izarran, otsailaren 21ean, larunbata, 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketako lehen faseko hirugarren saioa izango da, 17:30ean hasiko da.
Bertan kantatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira:
- Asier Otamendi Alkorta - Urretxu/Gasteiz
- Danel Herrarte Nafarrate - Aramaio
- Eli Zaldua Barquin - Gasteiz
- Maddi Agirre Epelde - Gasteiz
- Rikardo Gonzalez de Durana Alzola - Oreitia
- Xabi Igoa Eriz - Aramaio
Gai emailea Etxaun Otaño Zinkunegi (Altza/Gasteiz) izango da.
Kantatuko duten bertsolarien artean aipatzekoa da:
-Asier Otamendi 1997-2001 San Prudentzio Sariketan 5 aldiz txapeldun eta 2002, 2004, 2005 eta 2008ko Arabako Bertsolari Txapelketako txapelduna izan da.
-Danel Herrartek 2020ko Kudrillartekoan irabazi zuen, Aramaioko "Izenbakuek" taldeko kidea izan zen (Xabi Igoarekin batera).
-Eli Zaldua 2023an eta 2025ean, Arabako Kuadrillartekoa irabazi zuen taldeko partaide izan zen, 2023an "Katuko Muñoak" taldekoa eta 2025ean "Pinto pintto" taldekoa
-Maddi Agirre 2021, 2022 eta 2023ko Arabako Eskolarteko txapelduna izan da.
-Rikardo Gonzalez de Duranak 2010eko Kuadrilla arteko Txapelketan "Kakiturri" taldean finalista izan zen. 1984an, Arabako Lehenengo Bertsolari Txapelketan parte hartu zuen.
-Xabi Igoa 2010, 2018 eta 2020ko Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketan, Aramaioko talde ezberdinetako txapeldun taldeko kide izan zen. (2020an Danel Herrarterekin batera). Arabako Bertsolari Txapelketako finalista izan da 2015ean, 2017an, 2019an eta 2022an.
SARRERAK hemen eskuragai
Saioaren informazio gehiago hemen
