Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

Xabi Igoa Eriz

Bertsolaria. 2004an, Aramaioko Bertso-Eskolan ikasle, Manex Agirre irakasle zuela. Arabako Eskolarteko Txapelketa sei aldiz partaide. Arabako Bertsolari Txapelketan 2013an finalista izan zen, 2010eko Kuadrilla artekoan (Aramaioko taldean) txapeldun. Bertso-eskolako irakaslea izan da. Plaza-saio askotan ere partaide. 2015etik Arabako Bertsozale Elkarteko komunikazio arduraduna da.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Aramaio, otsailak 23

Xabi Igoa Eriz, Beñat Garaio Mendizabal 8ko nagusia
Bi urteko ume baten guraso zarete. Bazkaltzen zabiltzatela beste behin ere mugikorra eskatu dizue. BEÑAT, XABI kusi duzu, ez zaizu ongi iruditzen.
Xabi Igoa Eriz, Manuel Bendala Garcia-Donas 8ko txikia
Zuek biok, pisu-kideak, Tolosako inauterietan parrandan egon eta gero, trenera igo eta lo geratu zarete. Mirandan ireki dituzue begiak, asteazken eguerdia da.
Andere Arriolabengoa Bengoa, Xabi Igoa Eriz 10eko txikia
Txikitako lagunak zarete. Institutura pasatu eta lehen aldiz bertako lagunekin parrandan zabiltzate. XABI, zure harridurarako, ANDERE ikusi duzu zigarro bat erretzen ari dela.
Xabi Igoa Eriz Bakarka, gaia emanda
Ikertzaile bekaduna zara. Zure tutoreak zuk egindako ikerketa lapurtu dizu.

Legutio, martxoak 9

Serapio Lopez Ortueta, Xabi Igoa Eriz 10eko nagusia
Seme-alabekin Lanbideko ilaran zaudeten etorkinak zarete. Zuen aurkako komentario arrazista bat entzun duzue. SERAPIO, zuk zerbait erantzun nahi diezu, XABIk isilik egoteko keinua egin dizu.
Xabi Igoa Eriz, Peru Abarrategi Sarrionaindia 10eko txikia
XABI eta PERU, ume bana izan berri duzuen lagunak zarete, aspaldiko partez, hitz egiteko geratu zarete eta biak ados zaudete: bikote-harremana asko aldatu da.
Xabi Igoa Eriz Puntuari erantzunak
1. GORA BEHERA UGARI DITUGU BIZITZAN, 2. BELDURRIK AL DIOZU HUTS EGITEARI? 3. AKATSEN BIDEZ ASKO IKASTEN OMEN DA,

Gasteiz, martxoak 30

Peru Abarrategi Sarrionaindia, Xabi Igoa Eriz 8ko nagusia
Zuek biok, PERU eta XABI, Gasteizko turismo bulegoko langileak zarete. Gaur bulegoa irekitzera joan zaretenean “Tourists go home”, turistak kanpora, pintada ikusi duzue atean.
Oihane Perea Perez de Mendiola, Xabi Igoa Eriz 10eko txikia
Zu XABI yoga irakaslea zara. OIHANE ikaslea yoga klasean estresatu egiten dela esanez hurbildu zaizu
Iñaki Viñaspre Simon, Xabi Igoa Eriz Sei puntuko motza
Hegaldi bera duzuen bi bidaiari zarete. Overbooking-a dela eta, plaza bakarra geratzen da. Zuetako bat kanpoan geratu behar da.
Xabi Igoa Eriz Bakarka, gaia emanda
Txikitan horrenbeste aldiz zure aitak irakurri zizun ipuina orain berari kontatzen ari zatzaizkio.
Xabi Igoa Eriz Bukaerako agurra