Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Laudio, otsailak 15

BABESLEAK

Udal babeslea:

 

 

Babesle nagusiak:

Arabako Foru Aldundia  Udapa

   Mendia Optika

 

BABESLE eta LAGUNTZAILE guztiak ikusteko klik hemen
KARTELA deskargatzeko klik hemen

Puntuazio taula

8H 8T 10T PE L Guztira
Peru Abarrategi Sarrionaindia 54.50 56.00 60.50 37.50 43.00 251.50
Ekaitz Samaniego Curiel 52.50 50.00 56.50 38.50 43.50 241.00
Andere Arriolabengoa Bengoa 54.00 58.50 56.50 37.50 30.00 236.50
Aitor Ugarte Eriz 54.00 55.00 54.00 35.00 35.00 233.00
Hegoi Amabizka Gamiz 50.50 49.50 53.50 34.00 35.00 222.50
Manu Bendala Garcia-Donas 50.00 53.50 52.50 35.50 31.00 222.50

Argazkiak

Argazki gehiago

Bertsoaldiak

Peru Abarrategi Sarrionaindia , Manu Bendala Garcia-Donas 8ko nagusia
Gurasoak zarete. Zuen semeak-alabak azken aldian sare sozialekin arazoak dituela susmatzen duzue nahiz eta berak ezetz esan. Zuk MANU mugikorra begiratu nahi diozu, zu PERU ez zaude ados.
Aitor Ugarte Eriz , Andere Arriolabengoa Bengoa 8ko nagusia
“Tubos reunidos” enpresako langileak zarete, azkenaldi honetan gauzak nola doazen ikusita, zuk ANDERE borrokarako indar handia duzu, zu AITOR, nekealdia somatzen ari zara.
Ekaitz Samaniego Curiel , Hegoi Amabizka Gamiz 8ko nagusia
Pisukideak zarete, postre bat egiteko datilak erosi dituzue dendan eta etxera iristean israeldarrak direla ikusi duzue, zuk HEGOI dendara itzuliko zenituzke, zuk EKAITZ ordea ez.
Andere Arriolabengoa Bengoa , Peru Abarrategi Sarrionaindia 8ko txikia
Kuadrillako batek afaltzera gonbidatu zaituzte eta oso bizkotxo berezia prestatu du. Jan eta gutxira oso pozik eta hiztun zaudete biak, ezin diozue hitz egiteari utzi.
Ekaitz Samaniego Curiel , Manu Bendala Garcia-Donas 8ko txikia
Neba-arrebak zarete. Munduan zehar bidaiatzeko lanean eszedentzia eskatu duzue. 2.hilabetean dirua bukatu zaizue.
Aitor Ugarte Eriz , Hegoi Amabizka Gamiz 8ko txikia
Koinatu-koinatak zarete. Gaur “bikote aldaketak” egiteko lokal baten egin duzue topo.
Andere Arriolabengoa Bengoa , Manu Bendala Garcia-Donas 10eko txikia
Batxilergoko bigarren mailako ikasleak zarete. Egingo duzuen ikasbidairako, kamisetak, polboraiak.. saldu eta diru asko lortu duzue. Zuk MANU, ikasbidaia egin beharrean “Play Station”-a erdibana erostea proposatu diozu Bri. Zuk ANDERE zalantzak dituzu.
Hegoi Amabizka Gamiz , Peru Abarrategi Sarrionaindia 10eko txikia
Erromeria batean elkar ezagutu eta badirudi konexio berezia duzuela, orduak aurrera egin ahala zu PERU aspertzen hasia zara eta zu HEGOI primeran pasatzen ari zara.
Aitor Ugarte Eriz , Ekaitz Samaniego Curiel 10eko txikia
Familia aristokrata bateko AITOR aita/ama EKAITZ seme/alabak zarete. Bk auto mekanikari moduan lan egin nahi duela esan dizu. Zuk AITOR familiako negozioarekin jarraitzea espero zenuen.
Manu Bendala Garcia-Donas Puntuari erantzunak
1.Nahita ere ezin da / gelditu denbora 2. Denbora azkar doa / pozik gaudenean
Peru Abarrategi Sarrionaindia Puntuari erantzunak
1. Kulturak ere badu / zerbaiten beharra 2. Handia edo txikia / ez da gauza bera
Andere Arriolabengoa Bengoa Puntuari erantzunak
1. Beldurrik ba al duzu / barnean gordeta? 2. Babesa edukita / hobetzen da dena
Aitor Ugarte Eriz Puntuari erantzunak
1. Errebeldea al da / gure gazteria? 2. Zer eskatzen diozu / etorkizunari?
Hegoi Amabizka Gamiz Puntuari erantzunak
1. Buru osasunari / begira jarrita 2. Zaintzeko gai al gara / norbere burua?
Ekaitz Samaniego Curiel Puntuari erantzunak
1. Kanpoko itxura da / maiz lehentasuna 2. Bertsoa ere bada / eskaparatea
Manu Bendala Garcia-Donas Ganbarako lana
Alzheimerrak ama/aita harrapatu zuenetik, bideoak grabatu eta grabatu zabiltza.
Peru Abarrategi Sarrionaindia Ganbarako lana
Inauteria izan gabe ere, urte osoan zehar maskara hainbatetan jarri behar izan duzu.
Andere Arriolabengoa Bengoa Ganbarako lana
Umea izan berri duzu. Batzuetan espero ez zenituen erreakzioak eta sentimenduak dituzu.
Aitor Ugarte Eriz Ganbarako lana
Urteak Euskal Herrian lanean eman ondoren gaur lortu duzu lan baimena.
Hegoi Amabizka Gamiz Ganbarako lana
Gauez bakarrik zoaz etxera bidean eta ez zara eroso sentitzen.
Ekaitz Samaniego Curiel Ganbarako lana
Hamarkada eta gero zure alaba kartzelatik ateratzen ikusi duzu.

Albisteak

Peru Abarrategik irabazi du Laudion finalaurrekoetarako txartela

Peru Abarrategik irabazi du Laudion finalaurrekoetarako txartela

2026/02/15

Giro ederrean jokatu da 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketako lehen faseko bigarren saioa. Lan denak bukatuta Peru Abarrategi izan da punturik gehien metatu dituen bertsolaria eta beraz Aramaioko finalaurrekora zuzenean pasako da.

Peru Abarrategik irabazi du Laudion finalaurrekoetarako txartela - Gehiago irakurri

Laudion jokatuko da lehen faseko bigarren saioa igande honetan

Laudion jokatuko da lehen faseko bigarren saioa igande honetan

2026/02/12

Laudioko Kasino aretoan emango zaio jarraipena lehen faseari, hain zuzen ere bigarren saioa. Sei bertsolarik parte hartuko dute saion, sarrerak bertsosarrerak webgunean eskuragai.

Laudion jokatuko da lehen faseko bigarren saioa igande honetan - Gehiago irakurri

2026ko Arabako Bertsolari Txapelketa Gasteizko Izaskun Arrue kulturgunean aurkeztu da

2026ko Arabako Bertsolari Txapelketa Gasteizko Izaskun Arrue kulturgunean aurkeztu da

2026/01/18

Otsailaren 7an emango zaio hasiera Oiongo Bazterra aretoan eta martxoaren 28an amaituko da Gasteizko Europa Biltzar Jauregiko Almudena Cid aretoan.

2026ko Arabako Bertsolari Txapelketa Gasteizko Izaskun Arrue kulturgunean aurkeztu da - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2026/02/15
Ordua
17:30
Bertsolariak
Mota
Final laurdenak
Herria
Laudio
Tokia
Kasino