Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Andere Arriolabengoa Bengoa

Aramaioko bertsolaria. 16 urterekin Aramaioko Bertso-Eskolan ikasle. Arabako Eskolarteko Txapelketan, San Prudentzio sariketan, Bertxoko Sariketan, Arabako Bertsolari Txapelketan parte hartu du. 2010eko Arabako Kuadrilla artekoan txapelduna izan zen Aramaioko taldean. Arabako Bertsolari Txapelketaren Talde Antolatzaileren kidea izan da eta Arabako Bertsozale Elkartearen zuzendaritzan Sustapen arduraduna izandakoa da.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Laudio, otsailak 15

Aitor Ugarte Eriz, Andere Arriolabengoa Bengoa 8ko nagusia
“Tubos reunidos” enpresako langileak zarete, azkenaldi honetan gauzak nola doazen ikusita, zuk ANDERE borrokarako indar handia duzu, zu AITOR, nekealdia somatzen ari zara.
Andere Arriolabengoa Bengoa, Peru Abarrategi Sarrionandia 8ko txikia
Kuadrillako batek afaltzera gonbidatu zaituzte eta oso bizkotxo berezia prestatu du. Jan eta gutxira oso pozik eta hiztun zaudete biak, ezin diozue hitz egiteari utzi.
Andere Arriolabengoa Bengoa, Manu Bendala Garcia-Donas 10eko txikia
Batxilergoko bigarren mailako ikasleak zarete. Egingo duzuen ikasbidairako, kamisetak, polboraiak.. saldu eta diru asko lortu duzue. Zuk MANU, ikasbidaia egin beharrean “Play Station”-a erdibana erostea proposatu diozu Bri. Zuk ANDERE zalantzak dituzu.
Andere Arriolabengoa Bengoa Puntuari erantzunak
1. Beldurrik ba al duzu / barnean gordeta? 2. Babesa edukita / hobetzen da dena
Andere Arriolabengoa Bengoa Ganbarako lana
Umea izan berri duzu. Batzuetan espero ez zenituen erreakzioak eta sentimenduak dituzu.