Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Oion, otsailak 7

 

BABESLEAK

Udal babeslea:

 

 

Babesle nagusiak:

Arabako Foru Aldundia  Udapa

   Mendia Optika

 

BABESLE eta LAGUNTZAILE guztiak ikusteko klik hemen
KARTELA deskargatzeko klik hemen

 

Puntuazio taula

8H 8T 10T PE L Guztira
Aroa Arrizubieta Barredo 61.00 63.50 60.50 39.50 44.50 269.00
Martin Abarrategi Sarrionandia 64.00 54.50 56.00 41.00 40.50 256.00
Iñaki Viñaspre Simon 57.50 59.50 52.50 42.00 37.50 249.00
Sabin Abarrategi Sarrionandia 55.00 61.50 53.50 39.00 34.50 243.50
Unai Anda Delika 51.50 56.00 52.50 38.00 40.50 238.50
Felipe Zelaieta Txurruka 52.00 54.00 48.50 33.00 35.00 222.50

Argazkiak

Argazki gehiago

Bertsoaldiak

Unai Anda Delika , Sabin Abarrategi Sarrionandia 8ko nagusia

Bikotea zarete. Hainbat urte elkarrekin bizi eta umerik ez izatea erabaki duzue baina egunero galdetzen dizue norbaitek: “eta umeak noizko?”. Zu UNAI nazkatauta zaude galdera entzuteaz, zuri SABIN berdin zaizu.

Felipe Zelaieta Txurruka , Iñaki Viñaspre Simon 8ko nagusia

Lankideak zarete eta zuen lana filmak euskarara bikoiztea da. Orain adimen artifiziala erabiltzeko aukera duzue. Zuk FELIPE, alde positiboa ikusten diozu, zu IÑAKI, ordea ezkorrago zaude.

Martin Abarrategi Sarrionandia , Aroa Arrizubieta Barredo 8ko nagusia
Pisukideak zarete, itsasoaren egoeraren inguruko hitzaldi batetik atera zarete. Zuk MARTIN arraina ez erostea proposatzen duzu, plastikoz kutsatuta egongo den beldur. Zuk AROA ez duzu hainbesteko arriskurik ikusten.
Sabin Abarrategi Sarrionandia , Felipe Zelaieta Txurruka 8ko txikia
Kuadrillakoak zarete, eta urte berrirako erronka bezala igandero mendira joatea erabaki duzue. Gaur Leon Dormidora joatea egokitu da. Hara non, Meanon kotxea utzi eta txorizo usaiak erakarrita ezin diozuen bertan geratzeko nahiari eutsi.
Aroa Arrizubieta Barredo , Unai Anda Delika 8ko txikia
Anai-arreba nerabeak zarete. Larunbat goizero bezala etxea sakon garbitzea tokatzen da. Lasai gosaldu eta garbitzeko tresnak dauden armairuari begira zaudete biak. Nor hasiko zain.
Iñaki Viñaspre Simon , Martin Abarrategi Sarrionandia 8ko txikia
Bikote nagusi bat zarete. Ardotxo batekin tatuaje berdin bat egitea erabaki zenuten. Estudioko atean zaudete zer tatuatu ez dakizuela.
Unai Anda Delika , Felipe Zelaieta Txurruka 10eko txikia

Gaur UANIA konturatu zara aurreko hilabetetako telefono faktura bitan kobratu dizutela, hamaika aldiz deitu eta gero pertsona batekin hitz egitea lortu duzu, FELIPErekin alegia.

Sabin Abarrategi Sarrionandia , Martin Abarrategi Sarrionandia 10eko txikia

Furgonetan bidaian zoazten bi lagun zarete. Gaua iritsi eta zuk SABIN nahiago duzu kanping batera lo egitera joan, zuk ordea MARTIN, bidean topatzen duzuen edozein parkinetan geratzearen aldekoa zara.

Iñaki Viñaspre Simon , Aroa Arrizubieta Barredo 10eko txikia
Auzokideak zarete. Paseoan elkarrekin joaten zarete goizero. IÑAKI beti ari da telefonoari begira. AROA urduri jartzen zara.
Unai Anda Delika Puntuari erantzunak
1.Maitasunak baditu / aurpegi ugari 2.Lagun edo bikote / hor dago zalantza
Sabin Abarrategi Sarrionandia Puntuari erantzunak

1. Hizkuntza txikientzat / zaila da mundua 2. Ze botika behar da / euskararentzako

Felipe Zelaieta Txurruka Puntuari erantzunak

1. Sexu heziketa da / ezinbestekoa 2. Naturaltasunak du / espazio gutxi

Iñaki Viñaspre Simon Puntuari erantzunak
1. Denbora ala dirua / zer dugu nahiago? 2. Bizi ote gaitezke gutxiagorekin?
Martin Abarrategi Sarrionandia Puntuari erantzunak

1. Gerra usaina dago / alde guztietan 2. Zer egin dezakegu / egunerokoan?

Aroa Arrizubieta Barredo Puntuari erantzunak

1. Negarra ez omen dago / ongi ikusia 2. Disimulatzen duzu / triste zaudenean?

Unai Anda Delika Bakarka, gaia emanda
Duela urte bete dieta egiten hasi zinen. Gaur anorexiak jota ospitalera bidean zoaz.
Sabin Abarrategi Sarrionandia Bakarka, gaia emanda
Asko pentsatu ondoren, etxea erostea erabaki duzu.
Felipe Zelaieta Txurruka Bakarka, gaia emanda

Besteak zaintzen ibiltzegatik zure burua zaintzeaz ahaztu zara.

Iñaki Viñaspre Simon Bakarka, gaia emanda
Elurrez tope dagoen mendi bat igo ondoren, konturatu zara agian gehiegi arriskatu duzula.
Martin Abarrategi Sarrionandia Bakarka, gaia emanda

Denbora daramazu maitaleari egin beharreko telefono deia atzeratzen. Telefonoa eskuan duzu.

Aroa Arrizubieta Barredo Bakarka, gaia emanda
Argazkilaria zara, zure azken argazki sortarengatik sari bat jaso duzu.

Albisteak

Aroa Arrizubietak irabazi du Oiongo lehen saioa

Aroa Arrizubietak irabazi du Oiongo lehen saioa

2026/02/07

Giro politean hasi da 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketa. Oiongo Bazterra aretoa bete irabazi du Aroa Arrizubietak eta finalaurrekoetarako pase zuzena lortu du.

Aroa Arrizubietak irabazi du Oiongo lehen saioa - Gehiago irakurri

Oionen hasiko da 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketa

Oionen hasiko da 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketa

2026/02/05

Larunbatarekin emango zaio hasiera XVII. edizioko lehen saioari, Oiongo Bazterra aretoan. Sei bertsolarik parte hartuko dute saion, sarrerak bertsosarrerak webgunean eskuragai.

Oionen hasiko da 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketa - Gehiago irakurri

2026ko Arabako Bertsolari Txapelketa Gasteizko Izaskun Arrue kulturgunean aurkeztu da

2026ko Arabako Bertsolari Txapelketa Gasteizko Izaskun Arrue kulturgunean aurkeztu da

2026/01/18

Otsailaren 7an emango zaio hasiera Oiongo Bazterra aretoan eta martxoaren 28an amaituko da Gasteizko Europa Biltzar Jauregiko Almudena Cid aretoan.

2026ko Arabako Bertsolari Txapelketa Gasteizko Izaskun Arrue kulturgunean aurkeztu da - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2026/02/07
Ordua
17:30
Bertsolariak
Mota
Final laurdenak
Herria
Oion
Tokia
Bazterra aretoa