Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

2026ko Arabako Bertsolari Txapelketa Gasteizko Izaskun Arrue kulturgunean aurkeztu da

2026/01/18
Otsailaren 7an emango zaio hasiera Oiongo Bazterra aretoan eta martxoaren 28an amaituko da Gasteizko Europa Biltzar Jauregiko Almudena Cid aretoan.

Arabako Bertsozale Elkarteak, Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean aurkeztu du 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketa.  

Goraipatu da 1982an jokatu zela lehen Arabako Bertsolari Txapelketa, orain 42 urte. Urte guzti hauetan zehar Arabako bertsogintzak egin duen bidea azaldu da eta txapelketek  egindako geldiuneak aipatu dira: 1982an Arabako Bertsolari Txapelketa, 1990ean Prudentzio Deuna sariketa, 2012an Arabako Bertso Kuadrilla artekoa, 2021an Arabako Binakako bertsolari Txapelketa.  2026koan ere, bide beretik jarraitu nahi da elkarrekin eraikitzen segiko.

Bi lagunek hartu dute hitza. Egoitz Iradier Elkarteko sustapen arduradunak eta Uxue Diaz de Cerio sustapen eragileak. 

Txapelketako lehenengo faseko lehen saioa otsailaren 7an jokatuko da, Oiongo Bazterra aretoan. Eta martxoaren 28an bukatuko da, Gasteizko Europa Biltzar Jauregiko Almudena Cid aretoan. Hiru saio lehen fasean, 2 finalaurreko eta finala. Lehen faseko saioak: Oion,Laudio eta Izarran. Finalaurrekoak: Dulantzi eta Aramaion eta finala, Gasteizen. 

Txapelketak egitura hau izango du: Arabako 18 bertsolarik parte hartuko dute, 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketaren finalean kantatu eta izena eman duten 4 finalistek gehi 2025eko udazkeneko sailkapen fasean saio bakoitzeko irabazleak eta puntuazioaren arabera lehenengo 14ak. 18  arituko dira lehen fasean, 12 bertsolari finalaurrekoetan eta 6 bertsolari finalean. Bertsolari bakoitzak behin baino ez du kantatuko fase bakoitzean. Lehen fasea eta finalaurrekoak eta finala aretoetan, 5 saio eta finala.

Txapelketan Arabako 9 epaile arituko dira, 11 gai jartzailek taldean gaiak sortuko dituzte eta euretako 5 izango dira saioak eta finala aurkeztuko dutenak.

Sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean jarriko dira eskuragarri urtarrilaren 22tik aurrera. 

Arabako Bertsolari Txapelketaren jarraipena era ezberdinetan egin daiteke: Arabako Bertsozale Elkartearen web gunean www.bertsozale.eus/araba, bertsolaritza kanala www.bertsoa.eus eta sare sozialetan.

ABT26 ederra izango da!