Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Historia

1984. urtean jokatu zen lehendabiziko edizioa. Arabako bertsogintzaren hobetzeko grinaren eta Arabako bertsolaritzaren erakuslehioa da Arabako Bertsolari Txapelketa. Gaur egun, bi urtetan behin jokatzen da. Aurten 40 urte betetzen dira lehen Txapelketa hartatik.

Arabako Bertsozale Elkartea 1993an sortu bazen ere, Arabako bertsolaritzaren historia garaikidea 1982an hasi zen, Aiaraldeko eta Gasteizko bertso eskolak sortu zirenean. 

Txapelketa lehenengo aldiz 1984an antolatu zenetik aldaketa dezente jasan ditu gaurdaino, izena eta izana aldatu dituela esan daiteke. Baina emandako aldaketa eta aurrerapauso guztiei esker lortu dugu gaur egun gauden lekuan egotea.

1984an Arabako Lehendabiziko Bertsolari Txapelketa antolatu zen. Baina 2002ra bitartean Arabako Bertsolari Txapelketak izenik izan ez bazuen ere, Prudentzio Deuna Estibalizko Ama bertso Sariketa izan zen Arabako bertsolarien indarrak neurtzeko plaza beste herrialdeetakoekin batera, 1990ean hasi eta 2001era arte.

Arabako Txapelketa ofizialik ezean, Araba-Bizkaiko txapelketa izan da 1987tik 2000. urtera arte arabarrek Txapelketa nagusirako txartelak eskuratzeko lekua. Baina 2000. urtean Arabak bere bidea egitea erabaki zuen eta bere ordezkaritza propioa izan zuen 2001eko Bertsolari Txapelketa Nagusian.

Bide horretatik etorri zen berriro Arabako Bertsolari Txapelketa, 2002an. 2009ra arte urtero jokatu zen. Sustraiak errotuz izan zen 2009ko Arabako Bertsolari Txapelketako leloa, eta horixe izan da Arabako Bertsozale Elkartea sortu zenetik, eskuartean izan dugun erronka. Gaur egun, herrialde osoan lantzen da bertsolaritza ikastetxez ikastetxe, hainbat herritan bertso-eskolak daude, eta bertsolaritzaren lanketa, sustapena eta transmisioa eskualde guztietara zabaldu da. 2009ko Arabako Bertsolari Txapelketa arrakastatsuak ilusio eta indar berriekin jarri gintuen 2010era begira. Hazteko gogoz, Arabako Kuadrilla artekoa antolatu genuen, ez zen banakako txapelketarik egon. Arabako Bertsolari Txapelketa bere laugarren garaian sartu zen 2011.urtean. Maiztasun aldaketa ekarri zuen. Geroztik, Arabako Bertsolari Txapelketa bi urtetan behin jokatzen da.

Arabako Bertsolari Txapelketaren hamalaugarren edizioa da 2019ko hau. Egitura hau izango du: 18 bertsolari final laurdenetan, 12 bertsolari finalerdietan eta 6 bertsolari finalean. Bertsolari bakoitzak behin baino ez kantatuko du fase bakoitzean. Final laurden, finalerdiak ea finala aretoetan, 5 saio eta finala.

Arabako bertsozaleentzat plaza garrantzitsua izanik, Arabako bertsogintzaren agertoki garrantzitsua da Txapelketa; Arabako bertsolari, gai-jartzaile eta epaileentzat kontzentratzeko plaza bat da txapelketa. Beren burua frogan jartzeko plaza bat da txapelketa. Froga horrek bertsoarekin duten harremanean hausnarketa bat egitea dakar, ezinbestean, eta horrek asko aberasten du bertso-mugimendua.

Argazkiak

arabako bertsolari txapelketa 1984

arabako bertsolari txapelketa 1984

Arabako Bertsolari Txapelketa 2022

 Historiarako datuak

urtea

GASTEIZ

Izena

Txapelduna

1984

Florida antzokia

Arabako Txapelketa

Juan Isasi "Txinotxu"

1990

Florida kultur etxea

I. Prudentzio Deuna sariketa

Abel Enbeita

1991

Florida kultur etxea

II. Prudentzio Deuna sariketa

Pedro Bizkarguenaga

1992

Florida kultur etxea

III. Prudentzio Deuna sariketa

Rikardo Glz de Durana

1993

Florida kultur etxea

IV. Prudentzio Deuna sariketa

Zigor Enbeita

1994

Florida kultur etxea

V. Prudentzio Deuna sariketa

Zigor Enbeita

1995

Florida kultur etxea

VI. Prudentzio Deuna sariketa

Rikardo Glz de Durana

1996

Florida kultur etxea

VII. Prudentzio Deuna sariketa

Asier Iriondo

1997

Florida kultur etxea

VIII Prudentzio Deuna sariketa

Asier Otamendi

1998

Florida kultur etxea

IX. Prudentzio Deuna sariketa

Asier Otamendi

1999

Florida kultur etxea

X. Prudentzio Deuna sariketa

Asier Otamendi

2000

Florida kultur etxea

XI. Prudentzio Deuna sariketa

Asier Otamendi

2001

Florida kultur etxea

XII. Prudentzio Deuna sariketa

Asier Otamendi

2002

Printzipal antzokia

2002ko Arabako Txapelketa

Asier Otamendi

2003

Printzipal antzokia

2003ko Arabako Txapelketa

Zigor Enbeita

2004

Printzipal antzokia

2004ko Arabako Txapelketa

Asier Otamendi

2005

Guridi antzokia

2005ko Arabako Txapelketa

Asier Otamendi

2006

Guridi antzokia

2006ko Arabako Txapelketa

Zigor Enbeita

2007

Guridi antzokia

2007ko Arabako Txapelketa

Oihane Perea

2008

Printzipal Antzokia

2008ko Arabako Txapelketa

Asier Otamendi

2009

Printzipal Antzokia

2009ko Arabako Txapelketa

Oihane Perea

2011

Printzipal Antzokia

2011ko Arabako Txapelketa

Manex Agirre

2013

Printzipal Antzokia

2013ko Arabako Txapelketa

Oihane Perea

2015

Printzipal Antzokia

2015ko Arabako Txapelketa

Manex Agirre

2017

Printzipal Antzokia

2017ko Arabako Txapelketa

Oihane Perea

2019

Printzipal Antzokia

2019ko Arabako Txapelketa

Iñaki Viñaspre

2022

Europa Biltzar Jauregia

2022ko Arabako Txapelketa

Peru Abarrategi