Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Oihane Pereak irabazi du 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketa

2017/04/01

Oihane Perea da txapeldun berria, Asier Otamendirekin buruz burukoa kantatu ondoren. Oihane Pereari Karla Santistebanek jantzi dio txapela. 600 lagun elkartu dira Gasteizko Printzipal Antzokian.

Jarraitu Arabako finala zuzenean

2017/03/31

Irrati zein interneten izango da bihar Gasteizen jokatuko den Arabako Bertsolari Txapelketako finala ikusteko edota entzuteko aukera.

Sei bertsolariak Arabako finalerako prest

2017/03/27

Gasteizko Printzipal Antzokian larunbatean jokatuko den Arabako Bertsolari Txapelketako finala aurkeztu du Arabako Betsozale Elkarteak. Sei finalistak gogotsu daude saio on bat egiteko eta txapela janzteko. Karla Santistebanek jantziko dio txapela irabazleari.

Asier Otamendik irabazi du azken finalaurrekoa Aramaion eta erabakita geratu da finaleko seikotea

2017/03/18

Asier Otamendi, Oihane Perea, Serapio Lopez, Xabi Igoa, Iñaki Viñaspre eta Manex Agirre dira 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketako finalistak; apirilaren1ean, jokatuko da finala Gasteizko Printzipal Antzokian.

Aramaion argituko da nortzuk diren Arabako Bertsolari Txapelketako finalistak

2017/03/15

Larunbat honetan Txapelketako azken finalaurrekoa jokatuko da, Aramaion. Orain arte, Xabi Igoa, Iñaki Viñaspre eta Manex Agirre dira puntu gehien bildu dituzten bertsolariak. Sarrerak 17:00etatik aurrera egongo dira salgai Aramaioko Kultur Etxean.

Xabi Igoak irabazi du Laudion jokatutako 5.finalaurrekoa

2017/03/11

Laudion, 2.itzuliko bigarren finalaurrekoan Xabi Igoak lortu zuen puntuaziorik altuena. Finalerako sailkapenean Xabi Igoa, Iñaki Viñaspre eta Manex Agirrek bildu dituzte puntu gehien. Aramaion, hurrengo larunbatean jakingo da nortzuk diren 6 finalistak.

Larunbatean Laudion Arabako Bertsolari Txapelketako 5.finalaurrekoa

2017/03/08

Txapelketa 2.itzulian murgilduta, 5.finalaurrekoa jokatuko da Laudion. Aurtengo txapelketa Laudioko Aretan aurkeztu zen, hain zuzen ere, bertan sortu zelako Arabako lehenengo bertso eskola, 1982an. Sarrerak 17:00etatik aurrera egongo dira salgai Laudioko Udal zine aretoan.

Manex Agirrek irabazi du Legution jokatutako 4.finalaurrekoa

2017/03/04

Legution, 75 bertsozaleen aurrean, 2.itzuliko lehenengo finalaurrekoan Manex Agirrek lortu zuen puntuaziorik altuena. Orain arte puntu gehien metatu duen bertsolaria Iñaki Viñaspre da.

Larunbat honetan Legution jokatuko da Arabako Bertsolari Txapelketako 4.finalaurrekoa

2017/03/01

Txapelketako 2.itzulian hasiko da larunbat honetan. 4.finalaurrekoa Legution jokatuko da. Sarrerak 17:00etatik aurrera egongo dira salgai Legutioko Kultur Etxean.

Dulantzin Asier Otamendik irabazi du, eta osatu dira Arabako Txapelketako hurrengo 3 finalaurrekoak

2017/02/19

Dulantzin, 1.itzuliko azken finalaurrekoan, Asier Otamendik lortu zuen puntuaziorik altuena, 85 bertsozaleen aurrean. Inauterien ondoren 4.finalaurrekoa jokatuko da Legution.

Igande honetan, Dulantzin erabakiko da hurrengo hiru finalaurrekoen osaketa

2017/02/15

Txapelketako 1.itzuliaren azken finalaurrekoa igande honetan jokatuko da, Dulantzin. Sortutako sailkapenarekin 2.itzuliko hurrengo 3 finalaurrekoak osatuko dira. Sarrerak 17:00etatik aurrera jarriko dira salgai Kultur Etxean bertan.

Xabi Igoa irabazle Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoan

2017/02/12

Zigoitian, 128 bertsozaleen aurrean Xabi Igoak irabazi du 2.finalaurrekoa

Zigoitian jokatuko da Arabako Bertsolari Txapelketako 2.finalaurrekoa

2017/02/08

Txapelketako 1.itzuliko 2.finalaurrekoa igande honetan jokatuko da, Zigoitian. Sarrerak 17:00etatik aurrera egongo dira salgai Zigoitiko Kultur Etxean.

Manex Agirrek irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa

2017/02/05

Langraizen, 70 bertsozaleen aurrean Manex Agirrek irabazi du 1.finalaurrekoa

Igandean Langraizen hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa

2017/01/30

Txapelketako lehenengo finalaurrekoa jokatuko da. Sei bertsolarik parte hartuko dute saioan; sarrerak 17:00etatik aurrera egongo dira salgai Langraizko Gizarte Etxean.

Arabako Bertsolari Txapelketa aurkeztu da

2017/01/21

Otsailaren 5ean Langraizen hasiko da, apirilaren 1ean bukatuko da Gasteizko Printzipal Antzokian. 18 bertsolarik parte hartuko dute.

Albiste gehiago