Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Arabako Bertsolari Txapelketa aurkeztu da

2017/01/21
Otsailaren 5ean Langraizen hasiko da, apirilaren 1ean bukatuko da Gasteizko Printzipal Antzokian. 18 bertsolarik parte hartuko dute.

arabako bertsolari txapelketa 2017Arabako Bertsozale Elkarteak 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketa aurkeztu du. Laudioko Areta auzoko Tunel tabernan aurkeztu du.

2017ko txapelketaren bitartez, Arabako bertso-eskolen sareak bertsolaritzan eta euskalgintzan duen balioa agerian utzi nahi du Arabako Bertsozale Elkarteak.

2017an 35 urte beteko dira Arabako lehenengo bertso-eskolak martxan ipini zirela. Gasteizen eta Aiaraldean izan ziren aitzindariak. Aiaraldeko bertso-eskolak Laudioko Areta Tunel tabernan eman zituen bere lehenengo urratsak, 1982an.  

Bi arrazoi horiengatik, txapelketako aurkezpena Aretako Tunel tabernan egin du eta txapelketako irudia sare bat da.

2017-01-21 abtx17 aurkezpena tunel tabernanOier Suarez Elkarteko sustapen arduradunak eman ditu txapelketari buruzko xehetasunak. Pedro Bizkarguenagak gogoratu du bertso-eskola abiatu zuten garaia, 1982an. Eta Izar Mendiguren bertsolaria eta Aiaraldeko bertso-eskolako kideak goraipatu du bertso-eskolek duten garrantzia euskalgintzan, bertsolaritzan eta herrigintzan.

Txapelketako lehenengo finalaurrekoa otsailaren 5ean jokatuko da, Langraizen. Eta apirilaren 1ean bukatuko da, Gasteizko Printzipal Antzokian. Sei finalaurrekoetan egituratuko da: Langraiz, Zigoitia, Dulantzi, Legutio, Laudio eta Aramaio. Seirak areto formatuan.

18 bertsolarik parte hartuko dute; 2015eko 5 finalistek eta 2016an jokatutako kanporaketetan sailkatutako 13k. 6 finalaurrekoak bi itzulitan banatuko dira. Bertsolariek bi finalaurrekoetan kantatuko dute eta bi saioen arteko puntu metaketak emango die giltza finalean sartzeko. Lehenengo sei sailkatuek kantatuko dute Printzipal Antzokian.

Arabako Bertsolari Txapelketaren jarraipena era ezberdinetan egin daiteke: Arabako Bertsozale Elkartearen web gunean www.bertsozale.eus/araba, bertsolaritza kanala www.bertsoa.eus , sare sozialetan...

2017-01-21 abtx17 aurkezpena tunel tabernan barruan