Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Antolatzailea

arabako bertsozale elkartea logoa

1982an antolatze lanak hasi baziren ere, 1993an sortu zen. Diru-irabazpen asmorik gabeko elkarte soziokulturala da eta bertsolaritzaren geroa ziurtatzea du helburu. Lan profesionala eta borondatezkoa uztartzen ditu eta gainontzeko elkarte eta herri instituzioekin elkarlanean lantzen ditu proiektuak. Arabako herrietako Bertso-Eskolekin batera lan egiten du. Era berean Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen partaidea da Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Iparraldearekin batera.

Arabako Bertsozale Elkarteak 150 bazkide inguru ditu.

Gasteizko Amaia Zentroan du egoitza, 2002. urteaz geroztik.

Informazio gehiago