Pribatutasun politika

Datuen babeserako oinarrizko informazioa

Erantzulea: Euskal Herriko Bertsozale Elkartea (G01125391)

Helburuak: Bertsolaritza zaindu, sustatu, ikertu eta bere transmisioa eta etorkizuna bermatzea; webgunearen kudeaketa eta erabilpenaren analisiak egitea; jasotako kontsultei eta eskaerei erantzutea; gure zerbitzuekin zerikusia duten komunikazio informatiboak bidaltzea

Legitimizazioa: Zerbitzua emateko datu tratamenduaren beharra, legezko interesa eta baimen zehatza (legitimizazio oinarri nagusiak)

Hartzaileak: Ekitaldietan egindako argazkiak eta bideoak (irudia eta ahotsa) 

Eskubideak: Datuen babeserako zure eskubideak erabiltzeko elkartera jo dezakezu, helbide honetan: Kale Nagusia, 70. 20150 Amasa-Villabona (Gipuzkoa) - Helbide elektronikoa:  - Telefonoa: (+34) 943 69 41 29

 

1. Atarikoa

Datu Pertsonalak Babesteko Arautegia betez, 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena ("RGPD") eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa ("LOPDGDD") aipamen berezia eginez, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie webgune hau, posta elektroniko edo bestelako edozein baliabidearen bitartez emandako datu pertsonalak, G20135299 I.F.Z. duen Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen (aurrerantzean "Bertsozale Elkartea", "elkartea" edo "tratamenduaren erantzulea"), tratamendu-sistemetan jasoko direla, horixe baita tratamenduaren erantzulea.

 

2. Legitimizaziorako Oinarri Juridikoak

Zure datuak tratatzeko oinarri juridikoak, Datu Pertsonalak Babesteko legediaren baitan, datuak tratatzeko emandako baimena (kontaktu formulariorako, adibidez), eskatutako zerbitzuak emateko kontratua betetzea (gure webgunean nabigatzea, adibidez), tratamenduaren erantzulearen legezko eginbeharrak betetzeko (adibidez, administrazio publikoei egin beharreko komunikazioak) eta tratamenduaren erantzulearen legezko interesa (esate baterako, zure interesekoa izan daitekeen informazioa bidaltzeko) dira. 

Bertsozale Elkarteak erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.

 

3. Datu pertsonalak biltzea

Bertsozale Elkarteak ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen bere webgunean sartzeko; alabaina, elkarteak hainbat eginkizun aurrera eramateko (online eta offline) ezinbestekoa izango da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea.

Tratamenduaren erantzuleak datu pertsonalak modu egokian jasoko ditu, bere webgunean jasotako helburuen, erabileren, zerbitzuen edota prestazioen arabera, modu zehatzean, esplizituan eta legitimoan; beraz, ez dira inola ere erabiliko iruzurrezko bitartekoak, bidegabeak, legez kontrakoak edo erabiltzaileen eskubide legitimoak arriskuan jartzen dituztenak.

Interesdunaren datuak modu egokian kudeatzeko Bertsozale Elkarteak lurralde desberdinetan dituen bertsozale elkarte desberdinetara komunikatuak izan daitezke.

Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Bertsozale Elkarteak erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko. Webgune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen eta indarrean dagoen legediaren arabera egingo duela. 

Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko. 

Tratamenduaren erantzulearen zerbitzu batzuk adin txikikoei zuzenduta egon daitezke eta Bertsozale Elkarteak guraso edo tutore legalen baimena eskatuko du, datu pertsonalen bilketa, tratamendu eta, bere kasuan, datuen komunikaziorako.

Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Bertsozale Elkarteak ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.

Webgune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau, cookie politika eta webgunearen baldintza orokorrak espresuki onartzea.

 

4. Datuak tratatzeko helburuak

Bertsozale Elkarteak hainbat eginkizun aurrera eramateko (online eta offline) datuak bildu behar ditu. Bilketa hauen helburak honakon hauek dira:

Bazkideak:

Bazkidea izateko eskaria egiten baduzu, jakinarazi nahi dizugu ematen dituzun datuak Bertsozale Elkarteak tratatuko dituela. Tratamendu honen helburuak honako hauek dira: Bertsozale Elkartearen bazkide gisa duzun harremana kudeatzea; jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuna ematea; zurekin harremanetan jartzea baliabide desberdinak erabiliz (posta elektroniko edo arrunta, telefonoa, berehalako mezularitzako aplikazioak,…); elkarteak baliagarritzat jotzen duen informazioa eta Bertsozale Elkartearen jarduerari buruzko informazioa bidaltzea eta Bertsozale Elkarteari legez dagozkion funtzio guztiak betetzea. Eskari hau egiteak Bertsozale Elkarteari zure datu hauek kudeatzeko bereriazko baimena ematea dakar.

Harremana (kontaktua):

Bertsozale Elkartearekin kontaktuan jarri bazara, webguneko formularioa erabiliz edo beste baliabideren bitartez, Elkarteak jakinarazten dizu zure datuak Bertsozale Elkarteak tratatuko dituela zurekin harremanetan jartzeko, zuk egindako eskaria burutzeko eta Bertsozale Elkarteari legez dagozkion funtzio gutziak egiteko. Interesdunak informazio eskaria egitean Bertsozale Elkarteari bere datuak kudeatzeko berariazko baimena ematen dio.

Ekitaldietan parte-hartzea:

Bertsozale Elkarteak antolatutako ekitaldietan izena eman baduzu, jakinarazten dizugu ematen dituzun datuak Bertsozale Elkarteak tratatuko dituela, interesdunarekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzua modu egokian emateko eta Bertsozale Elkarteari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko. Interesdunak izena ematean Bertsozale Elkarteari bere datuak kudeatzeko berariazko baimena ematen dio.

Bertsozale Elkarteak antolatu eta parte hartutako ekitaldietan parte hartzen baduzu, jakinarazi nahi dizugu, zenbait kasutan argazkiak eta bideoak egin daitezkeela; ondorioz, zure irudia eta ahotsa Bertsozale Elkartearen titulartasuneko tratamendu-sistemetan txerta daitezkeela, eta ekitaldia dokumentatzeko trata daitezkeela, baita editatu, publikatu eta baliabide eta formatu ezberdinetan zabaldu ere (elektronikoak izan ala ez): webgune eta web kanalak (bereziki www.bertsozale.eus webgunean), komunikabide, sare sozial (bereziki Bertsozale Elkarteak sare sozialetan dauzkan profiletan) eta informazio sareak, zabalkuntza materialak eta gainerako argitalpenetan, Bertsozale Elkartearen menpekoak izan edo ez, Interneten, paperean edo beste edozein euskarritan.

Curriculumak:

Elkarteak webgunean daukan baliabidearen bitartez, posta arruntez, posta elektroniko bitartez edo beste baliabidearen bitartez curriculuma bidali badiguzu, Bertsozale Elkarteari berariazko baimena ematen diozu zure datuak elkartearen tratamendu sisteman gordetzeko. Zure datuak elkarteak burutu ditzakeen langile hautaketa-prozesuetarako erabiliko dira. Era berean, zure datuak Bertsozale Elkarteak hautaketa-prozesua egiteko kontrata dezakeen hirugarren enpresa bati komunikatuak izan daitezke.

 

5. Sare sozialetarako eta web kanaletarako estekak

Webgune honek sare sozialetarako eta kanpoko webgune eta web-kanaletarako estekak eskaini ditzake. Bertsozale Elkarteak ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik. Webgune honetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan Bertsozale Elkartearekin zerikusia duten sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web-kanaletan sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten diogu erabilera baldintzak, pribatutasun politikak, cookien politikak eta beste edozein baldintza edota araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien arduradunen menpe daudela, inoiz ez Bertsozale Elkartearen menpe.

 

6. Bertsozale Elkartearen presentzia sare sozialetan

Bertsozale Elkarteak sare sozial desberdinetan profilak ditu, elkartearekin edo haren jarduerarekin lotutako zerbitzuak eta jarduerak zabaltzeko helburu nagusiarekin. Kanal horien bidez eskaintzen diren argitalpenak orientagarriak izango dira.

Erabiltzaileak bere sare sozialetan duen profilarekin Bertsozale Elkartearen profiletan erregistratzean, berariazko baimena ematen dio elkarteari bere datu pertsonalak pribatutasun politika honen arabera tratatzeko.

Erabiltzaileak sare sozialen bidez borondatez emandako informazioa eta datu pertsonalak Bertsozale Elkarteak erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, erabiltzaileak egiten dituen kontsultei eta eskaerei erantzuteko, elkartearekin edo haren jarduerarekin lotutako informazio eta komunikazioak bidaltzeko, eta lehiaketak, zozketak, gonbidapenak eta antzeko jarduerak kudeatzeko erabil ditzake. Era berean, erabiltzaileak Bertsozale Elkarteari eta haren argitalpenei buruz duen iritzia edo balorazioa ezagutzeko eta, oro har, Bertsozale Elkartea sare sozialetan duen presentzia kudeatzeko erabiliko da.

Erabiltzaileei jakinarazten zaie Bertsozale Elkartearen sare sozialen bidez argitaratzen den informazioa eta edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, iruzkinak, mezuak edo beste material bat) sare sozialen beste erabiltzaile batzuen esku gera daitezkeela (hala badagokio, datu pertsonalak barne). Hirugarrenen datu pertsonalak erabiltzen dituen erabiltzaileak nahitaez eskatu behar du datu horiek tratatzeko baimena. Sare sozial bakoitzaren erabiltzaile-profila konfiguratzen denetik, erabiltzaileak kasu bakoitzean publiko egin nahi duen informazioa konfiguratu dezake, eman dituen baimenak ikusi, ezabatu edo desaktibatu, eta bere argitalpenak kudeatu, bere irizpidearen eta sare sozial bakoitza erabiltzeko arauen arabera.

Erabiltzailearen argitalpenek indarrean dagoen legedia, sare sozialek ezarritako pribatutasun politikak eta erabilera arauak eta Bertsozale Elkarteak duen pribatutasun politika bete beharko ditu. Honen erantzule bakarra erabiltzailea izango da. Bertsozale Elkarteak ez du inolako erantzukizunik hartzen bere gain erabiltzaile bakoitzak egiten dituen argitalpenei dagokienez. Bertsozale Elkarteak alde bakarrez eta aldez aurretik jakinarazi gabe ezabatuko ditu indarrean dagoen legedia, erabilera arauak eta ezarritako pribatutasun politikak urratzen dituzten edukiak, edo desegokitzat jotzen dituenak.

Bertsozale Elkarteak Facebook, Instagram, Twitter  eta beste sare sozial batzuetako profilak jarraitzen ditu, baina horrek ez du esan nahi horiekin inolako loturarik dagoenik.

Bertsozale Elkarteak beretzat gordetzen du bide honen bitartez jasotako mezu edo iruzkinei ez erantzuteko eskubidea. Bertsozale Elkarteak edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe aldatu edo ezabatu ahal izango ditu bere sare sozialetan igorritako argitalpenak.

Jarraitzailea izatean edo sare sozialetan "gustatzen zait" sakatzean, onartzen duzu: 1) Zure datu pertsonalak dagokion sare sozialaren pribatutasun politikaren inguruan tratatzea; 2) Bertsozale Elkarteak zure kontaktu zerrendan jasotako datuak eskuratzea; 3) Elkarteak argitaratutako albisteak eta promozioak zure abisu eta jakinarazpenetan agertzea.

 

7. Interesdunen eskubideak

Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena ezeztatu eta gai honi buruzko bestelako edozein eskari egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu tratamenduaren erantzuleari, helbide honetara: Kale Nagusia, 70. 20150 Amasa-Villabona (Gipuzkoa) - Telefono zenbakia: (+34) 943 69 41 29 - edo, bestela, helbide elektronikoaren bitartez.

Eskaerarekin batera, interesdunaren nortasun agiriaren kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, nortasun agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.

Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es).

 

8. Segurtasun-neurriak

Bertsozale Elkarteak, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Beti ere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta, ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Bertsozale Elkartearen erantzukizunpekoak.

Erabiltzaileak ahalik eta azkarren jakinarazi beharko dio tratamenduaren erantzuleari edozein intzidentzia, segurtasun urraketa edo ez beharrezko sarbidea egon dela detektatuz gero. Jakinarazpena egiteko (+34) 943 69 41 29 telefono zenbakia edo helbide elektronikoa erabili ditzake. 

 

9. Indarraldia

Bertsozale Elkarteak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Bertsozale Elkarteak aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Bertsozale Elkarteak gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.

 

10. Jurisdikzioa

Bertsozale Elkartea eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten menpe jarri behar dutela, Bertsozale Elkartea eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Tolosako Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.

Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Bertsozale Elkarteak zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.

BDB gaur

1991-06-07 Oñati

Joxe Agirre, Iñaki Murua

J. Agirre
Zu alkatetza hartzeko aspaldi
bizi zinan desiotan,
eta gizona ezagutzen da
holako okasiotan,
ondo portatzen ez bazerade
zeure obligaziotan,
ni bezelaxe kanpora zoaz
hurrengo elekziotan.
Murua
Ni ustez nator morroi gisara
zerbitzeko dut gogua,
alkate zaharra siloia utzi,
etxera triste hor dua,
postu horretan pasia baidu
jadanik urte mordua,
aizazu Joxe jubilatzeko
ia bazendun ordua.
J. Agirre
Askotan ez da leku hau noski
uste baino ederrago,
danen gustoa ez det egin nik
gauz hortan seguru nago,
ta ondorengo datorrena ere,
arrisku ederrean dago,
ia zu ere juaten zeran
jubilau baino lehenago.
Murua
Alkate xahar hau hautatu zuen
herritarrak kalterako,
arrazoi onik azken urtetan
horrek ez zun aterako,
"Falta de riego"z hasia dago,
buru muina dauka flako,
zu hainbat urte egon bazera
banaiz puxka baterako.
J. Agirre
Urte mordo bat iritsia naiz
ni alkate eramaten,
ta oraingo hontan nei ez zidaten
behar haina boto ematen,
"falta de riego" daukatela're
hasita zaude esaten,
oraingoari kostako zaio
ni ainakua izaten.
Murua
Zu ainakoa izaten errez
daukat nere abentura,
hau ibiltzen zan herri osoan
jaun dirudunen modura,
orain kalera bota dute ta
dauka minaren ardura,
kotxe berria erosi zuen
udaletxean kontura.
J. Agirre
Gaztetxo honek sortutzen dizkit
aldamenetik eztenak,
bere failoak gordetzen ditu
eta kontatu bestenak,
ikusitzeko daude oraindik
gerorako datozenak,
mutiko batzuk izan dirade
zu aukeratu zaituztenak.
Murua
Besteren poza ezin eraman
hori da gauzik tristena,
ta honek ere gaitza bota du
baina bakarrik bestena,
gustatzen zaio "zu pekatari"
besteri sartu eztena,
agintzen degu bera lehenengo
eta betetzen azkena.
J. Agirre
Zu zaude orain mutil gaztea
sasoikoa ta freskua,
botoan bidez aukeratuta
hori gauza legezkua,
baldin egiten baldin badezu
herri guztien gustua,
nik barkapena eskauko dizut
ta emango dizut eskua.
Murua
Ahal detan dena egitekotan
Udaletxera igota,
zaila ez denez aterako det
zuk atera dezun nota,
hasi aurretik gaitzen errurik
behintzat ez zaidazu bota,
lau urte hontan utzi baidezu
herri osoa lurjota.
J. Agirre
Zuk diozunez nik ez det bete
behar dan eginkizuna,
"herria lurjota utzi dedala"
hau da esan didazuna,
zuk ere beltza izango dezu
geroko etorkizuna,
dana dakizun ustetan zaude
ezertxo ez dakizuna.
Murua
Udalai esker bihurtu zaigu
ondasun denen jabea,
lehen kotxe zahar bat bazuen eta
erosia du hobea,
hau da gizon bat haundi nahikoa
eta ardura gabea,
herriko kutxan erdia dauka
eta tripotxa doblea.
J. Agirre
Nere tripa honek ote dizkizu
kezka haundiak emanak,
zuk diozunez ondasun asko
izango'itut eramanak,
sinistu gero egiak dira
lehengo zaharraren esanak:
Bestei lapurra esaten dio,
norbera lapurra danak.
Murua
Bere antzeko gerala denok
egin du honek juzkua,
lehenxeago bertso honetan
nahiz-ta luzatu eskua,
aizazu Joxe alkatetza utziz,
badezu bizi estua,
nahiko bazendu kale garbitzen
emango dizut puestua.

Arruti, Agustin "Izuela" (1780-1837)

Hil 1837-06-07

"Agustin Arruti Larragoien, Gipuzkoako Aia herriko Altzola auzoan, Izuela baserrian jaio zen, 1780an. Urdaneta auzoko Sarobeberri baserrira ezkondu zen. Artzantzan eta ganadu tratuan atera zuen bizimo...