Proiektuak

Bertso Eguna
Hasieran Donostiako Udaleko Kultur eta Turismo Ekintzetxeak antolatuta eta gero Bertsozale Elkarteak Udalarekin elkarlanean, ia urtero egin izan da Bertso Eguna. Urtebeteko atsedena hartuta, 2018an izaera ezberdinarekin itzuli zen: Euskal Herri guztian eragin nahian, egitasmo ibiltaria da egun.

Bertso Korrika
AEKk eta Bertsozale Elkarteak, euskaltegien eta bertso-eskolen sarearekin elkarlanean, Bertso Korrika antolatzen dugu Korrika Kulturalaren eskaintzaren baitan.

Bertso Udalekuak eta barnetegiak
Euskal Herri osoko haur eta gazteek hartzen dute parte Bertso Udalekuetan.

Bertsoa.eus
Elkarrizketak, albisteak eta noski, plazetan bildutako bertsoaldiak: bertsolaritzaren plaza digitala da Bertsoa.eus!

Bertsolaritza ikastetxean
Bertsozale Elkartearen oinarrizko proiektuetako bat da. Ekimena 1985ean abiatu zen Nafarroan, eta, egun, euskararen lurralde osoan, Lehen Hezkuntzako ikastetxe gehienek hartzen dute parte.

Eskolartekoa
Haur eta gazteek jendaurrean kantatu ahal izateko, harremanak egiteko, euren hurbilekoak bertsozaletzeko eta antolakuntza lanetan ardurak hartzen ikasteko da Eskolartekoa: bertso merenduek, saio didaktikoek, idatzizko sariketek zein bat-bateko txapelketak osatzen dute ekimena.

Feminismoa
Bertsozale Elkarteak feminismoa aintzat hartzen du bere jarduera esparruan, izan bere egitasmoetan genero ikuspegia txertatzen eta zaintzen, edota kontzientzia pizteko eta hari eusteko bertso-eskola feministak sortzen.

Lanku Kultur Zerbitzuak
Bertsoa oinarri hartuta, edozein kultur ekitaldi sortzeko eta antolatzeko giza baliabideak zein materialak kudeatzen dituen enpresa da Lanku.

Mintzola Ahozko Lantegia
Ahozko tradiziotik ahozkotasunean eragitea da Mintzolaren egiteko nagusia. Horretarako, bertsolaritzan ikertu, euskarazko gainerako ahozko diziplinekin elkarlanean aritu eta munduko beste kantu inprobisatuekin harremanak eraikiz ari da.

Plaza Biziberritzen
COVID-19ak eragindako izurriteak sekulako eragina izan du bertso plazan; hala, Bertsozale Elkarteak saioak bultzatzen jarri du indarra ondorengo hilabeteetan.

Sariketak
Hainbat dira lurralde ezberdinetan Bertsozale Elkarteak tokian tokiko eragileekin antolatzen dituen sariketak: Bertsolari Gazteen BBK Sariketa Bizkaian; Hernandorena Saria Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoan; Bertxoko Sariketa Araban; Bertsokabi Nafarroan...

Txapelketak
Lurralde guztietan egiten dira txapelketak Bertsozale Elkarteak antolatuta. Horietan txartela eskuratzen dutenek Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartzeko aukera izaten dute.

Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bertsolaritzaren ondarea bildu, antolatu eta gizarteratuz, maila guztietako ikerkuntza bultzatzeko helburua duen dokumentazio zentroa da Xenpelar.