Bertso-eskolak

Haurren ala helduen taldeak izan daitezke, irakaslearekin edo gabe jarduten dutenak.

Bertsotan ikasteko guneak dira bertso-eskolak: bat-batean edo idatzizkoan ikasteko tokiak.

Izaera oso ezberdineko bertso-eskolak daude: haurren ala helduen taldeak izan daitezke, irakaslearekin edo gabe aritzen direnak, helburu oso ezberdinei erantzuteko elkartzen direnak... Batzuk bertsotan trebatzeko elkartzen dira; beste batzuk herrira begirako ekimenak antolatzeko ere bai.

Bertso-eskola gehienek funtzionamendua beregain dute; beste asko Bertsozale Elkarteak sustatzen ditu; eta badira beste erakunde edo elkarteek kudeatzen dituzten bertso-eskolak ere.

 2016-09-17, Portugalete       2015-11-04