Amaia Agirre, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze
A. Mendiluze Gure garaia latza izan zen bizitzeko garai txarra ondorengoei zerbait utzi nahi ta borrokatu beharra baina ondoren ere izan da joera berdin xamarra. Sarri dirudi urtea dela aldatzen doan bakarra. S. Colina Nahiz ta urteak aldatzen joan gure historiara begira aita geu ere aldatzen goaz gizalditik gizaldira. Bestela begiratu ezazu horko herri harresira: gu izkutatu egiten ginen hauek bistan jartzen dira. A. Agirre Ta aurpegia emate hori nola ez degun pekatu kalera irten beharra degu eta kale denak hartu. Lehengo borroka ez omen hura hara attona barkatu! Orain bakean gaudela baina gerra hau ez da bukatu. A. Mendiluze Ni hemen nago gerra garaien okerrena probatua semea berriz kartzelan egon ta sarri ezkutatua zuk astebetez protesta egin eta gero libratua... Zuena ere gerra bat da bai baina deskafeinatua. S. Colina Herri harresiai begira jarri eta nunbait harro nago baina kontuak aldatu dira garaiz garai aroz aro: gure garaian izaten ginen bi mila baino gehiago ta abisurik ez zen izaten kargatu baino lehenago. A. Agirre Ez det ukatzen zuen garaia gendunik gordin xamarra hartu fusila eta frontera zindoazten ttirri-tarra ta gu eseri eta etzaten gera eginez indarra gaur egunean hitza delako daukagun arma bakarra. A. Mendiluze Bai baina arma boteretsua bada arrazoiz jantzia alperrik baita ados egon ez eta horretan etsia. Nik izan nuen ta zuek ere bizirik kontzientzia ni hil aurretik jaso dezute aitonaren herentzia. S. Colina Aitak frankisten miliziari egiten bazion tira neronek berriz grisen aurrean zenbat buelta zenbat jira! Alaba berriz kasko gorriek hartu eta erretira... Uniformeak aldatu arren etsaiak berdinak dira. A. Agirre Abertzaleak ta euskaldunak gera hori argi dago zuen borrokak irauten baitu zoritxarrean luzaro. Armarik gabe zuen gisara borrokatzeko prest nago gerra alu hau luza ez dadin belaunaldi bat gehiago.
Hil 1887-10-15
"1801ean Itsasun sortu zen Jean Etcheto, 1858an Senperen errient zelarik Lore jokoetan parte hartzen hasi eta, gure ustez, 1875an gelditu zena. 1887ko urriaren 14ean hil zen Senperen." Iturria: - Xar...