
Bertsolari gazteen hasierak, Hitzetik Hortzera
2021/03/04
Bost bertsolari gazteekin elkartuko gara aste honetako programan, eta bertsolari gazte izateak dituen aukerei eta mugei buruz ariko gara solasean eurekin. Horretarako, Algortan antolatutako Abra Jaialdian izango gara. Hitzetik Hortzera, larunbatean eta igandean, ETB1en.

Bertsozale Elkartea, Ekonomia Sozial Eraldatzailearen betaurrekoetatik
2021/03/03
"Gizartea etengabe eraldatuz doa, eta herrigintza/elkartegintza egiteko modua ere bai". Aritz Zerain Miner Bertsozale Elkarteko koordinatzaile ohiak Ekonomia Sozial Eraldatzailearen ikuspegitik aztertu du elkartea gure blogean idatzitako azken ekarpenean.

Bertsoa hezkuntza arautuan: etengabe egokitzen eta berritzen
2021/03/03
53 irakasle eta 29.500 ikasle ari dira egunero hezkuntza arautuan bertsolaritza lantzen; beste zenbait eremutan bezala, hemen ere bertsoa egokitzen ari da egunerokora eta honek aldaketak ekarri ditu.

Zabalik dago Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketarako izen-ematea
2021/03/01
Martxoaren 21era arte eman ahal izango da Gipuzkoako Eskolartekoan parte hartzeko izena

Bigarren Bertso Eguna, Getarian
2021/03/01
Martxoaren 27an izango da, eta sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian eta Getariako Turismo Bulegoan.

Hezitzaileen izen-ematea ireki dugu
2021/03/01
Martxoaren 14ra arte eman ahal izango dute izena Bertso Udalekuetan begirale, sukaldari, zuzendari edo begirale praktiketan aritu nahi dutenek.

Uhinak saioa, etxetik ere bai
2021/02/25
www.ataria.eus eta www.bertsoa.eus webguneetan eskainiko da, zuzenean; Ataria Irratian ere entzun ahal izango da saioa.

Eskolatik Plazara ekimena, Hitzetik Hortzera
2021/02/25
Iazko Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa amaitu gabe geratu zen pandemiaren ondorioz, eta, hori dela eta, finalistak eta plazan dabiltzan bertsolari nagusiagoak elkartuta saio bereziak antolatu dira. Saio horietako bertsoaldiak eta bizipenak ezagutuko ditugu aste honetako programan. Hitzetik Hortzera, larunbatean eta igandean, ETB1en.
Agenda
Zortziko Maldiko bertso-saioa
Bertso-saioa
"Ez da kasualitatea" bertso-saio musikatua
"Gorria" flamenkoa eta bertsoa
"Erradikalak ginen" emanaldi berezia
Bertso-saioak
Hemeroteka
- Haur hasiberriak bat-batekoan trebatzeko karta jolasak argitaratu dituzte 2021-02-10, Diario Vasco
- Bertsolaritza, pandemiaren doinu eta neurrian 2021-02-07, Diario de Navarra
- «Errealitateei beste perspektiba batzuetatik» kantatuko diete Iruñeko Bertso Egunean 2021-02-03, Diario Vasco