Bertso Udalekuak eta barnetegiak

Euskal Herri osoko haur eta gazteek hartzen dute parte Bertso Udalekuetan.

Bertso Udalekuak Logoa

Bertso Udalekuak

Lehena Hazparnen egin zen, 1998an, Bertsularien Lagunak Elkarteak eta Uda Leku Elkarteak antolatuta.

Euskal Herri osoko haur eta gazteek hartzen dute parte Bertso Udalekuetan; euskalki aniztasuna da, hain zuzen, udalekuon ezaugarrietako bat.

Bertsolariekin zuzeneko harremana izaten dute parte-hartzaileek. Txanda bakoitzean bertso afaria egiten da, eta gaztetxoek aukera dute beren erreferente direnekin hitz egiteko eta bertsotan jarduteko.

Kantagintza da beste zutabe garrantzitsuetako bat; txanda bakoitzak bere egonaldia oroitzeko eta ereserki izango den kantua osatzen du.

Hezitzaileak, zuzendari, begirale zein sukaldariak, bertso mundukoak eta aisialdian esperientzia dutenak dira. Lantaldeak prestaketa saioa egiten du udalekuetan hasi baino aste batzuk lehenago.

Barnetegiak

Euskal Herri osoko gazteak biltzen dituzten Bertso Udalekuez gainera, herrialdeetako elkarteek barnetegiak ere antolatzen dituzte urtean zehar, gazteen opor garaiekin bat eginda.

Irañeta 2015