Araba
Albisteak

Arabar gaztetxoei zuzendutako bideo-kopla lehiaketa zortzi sari banatuta amaitu da
2020/12/22
ALEAk eta Arabako Bertsozale Elkarteak elkarlanean antolatutako bideo-kopla lehiaketa helmugara heldu da sari banaketa eta bertso saio batekin.

Arabako Bertsolari Txapelketa binaka izango da 2021ean
2020/11/25
Bertso plaza sustatzen jarraitzeko, egoera honetan bideragarriagoa litzatekeen binakako txapelketa egiteko lanetan dabil Arabako Bertsozale Elkartea.

Martxan da arabar gaztetxoentzako bideo-kopla lehiaketa
2020/11/16
Arabako Bertsozale Elkarteak eta Arabako ALEAk elkarlanean, Arabako 14 urte arteko gaztetxoei zuzendutako bideo-kopla lehiaketa jarri dute martxan. Abenduaren 3a arte egongo da bideo-koplak lehiaketan aurkezteko aukera.

2021eko Arabako Bertsolari Txapelketako 18kotea osatua dago
2020/11/01
2021eko urtarrilean aurreikusten den Arabako bertsolari Txapelketan kantatuko duten 18 bertsolariak erabakita geratu dira. 2019ko 6 finalistak eta egin berri diren kaporaketetako irabazleak zuzenean sailkatu dira, 18kotea osatzeko sailkapenaren hurrenkeran lehenengo 8 bertsolariak ere sailkatu dira.

Aitor Ugarte, Unai Anda eta Andere Arriolabengoak 2021eko Txapelketarako txartela lortu dute
2020/10/26
Aitor Ugarte, Unai Anda eta Andere Arriolabengoa zuzenean sailkatu dira 2021eko Arabako Bertsolari Txapelketara. 2019ko 6 finalista eta kanporaketetan sailkatuko diren gonontzekoekin 18kotea osatu.