Bertso-eskolak

Bertso-eskola, bertsoa baino gehiago

Zertara joan bertso-eskolara?

Zer da bertso-eskola bat?

30 urte baino gehiago

bertxoratu

IZENA EMAN, KLIKATU HEMEN

Informazio gehiago:
688 61 65 31

 

 Informazio gehiago eskuorrian

Zertara joan bertso-eskolara?

- Lagunekin ondo pasatzera (adin guztietako taldeak daude)
- Bertsozaletzera
- Bertsoak kantatzera, idaztera, gaiak prestatzera...
- Inprobisatzera...
- Euskaraz bizitzera, euskara lantzera, euskararekin jolastera...
- Herria eraikitzera, dinamizatzera...
- Bertso-saioak antolatzera

Bertso-eskolan bertsolariak daude baina joaten diren guztiak ez dute jendearen aurrean kantatu behar. Oso gauza ezberdinak egin daitezke bertso-eskolaren inguruan eta denak dira bertso-eskolako kideak.

PROBATU EZ DUENAK EZ DAKI ZER DEN HAU!

Nik joan nahi dut!!! Non daude?

Zer da bertso-eskola bat?

Bertso-eskolak bertsolaritzaren ezagutzan sakondu eta hizkuntzaren alde ludikoa lantzeko eratzen diren guneak dira.
Euskal kultura modu sortzaile eta aktibo batean bizitzeko.
Aisialdian haur, gazte zein helduen euskararen erabilera, bizitasuna eta kalitatea handitzeko sortuak.
Arabako Bertso eskoletako irakasleak
Era honetan,  herriarentzako erreferenteak sortzen ditu, belaunaldiz belaunaldiko transmisioa eta erreleboa ziurtatuz eta bertsolaritzaren eremu ezberdinak landuz (gai-jartzaile, epaile, bertsolari, bertsozale...) 

Izan ere, astero klaseez gaiz, herrietan bertso-eskola egoteak bertsoaren inguruan  hainbat ekintza egitea dakar, hala nola  bertso poteoak, Gabonetako eta jaietako bertso-saioak, Arabako Bertsolari Txapelketako saioak...

30 urte baino gehiago

30 urte baino gehiago igaro dira Arabako lehenengo bertso-eskolak  sortu zirenetik. Ez dira ordea alperrik igaro, hamaika gauza egin ditugu ordutik. 1982.urtean Gasteizen eta Aiaraldean bertso-eskolak abiatu zirenetik bideak ez du etenik izan. 30 zenbakiak adierazten duen bezala, Araban bertsolaritzak egindako lana bihurritsua eta borobila da. 80. hamarkadan Abel Enbeita zen Araban bertsolari bakarra, familia  bizkaitar eta bertsozalea izaki Gasteiz eta Araban  zehar bertsolaritza sustraitzeari ekin zion. Gasteizko Txusta tabernan eta Aretako Tunel jatetxean astero-astero elkartzen ziren kantuan Gasteiz eta Aiaraldeko bertsozaleak. Geroztik, makina bat belaunaldi, proiektu eta herri ikutu ditu bertsoak.
Dagoeneko, urtero 150 bertso-saio inguru antolatzen dira Araban, Hezkuntza Arautuan 4360 haur eta gaztetxok ikasten dute bertsolaritza 67 ikastetxe eta institutu ezberdinetan. Familia handitzen ari da; duela 30 urte bi bertso eskola zeuden, aurten 10 herri ezberdinetan 33 talde eta adin ezberdinetako 206 parte-hartzaile.

2012an 30 urte bete ziren Arabako bertso-eskolak martxan ipini zirela "Arabako Bertso-Eskolek 30 urte 11 ordu bertsotan" antolatu zuen Arabako Bertsozale Elkarteak Arabako bertso-eskolekin batera.

Aiaraldeko Bertso-Eskolako sortzaile bati eta gaur egungo gazte bati elkarrizketa.