Araba

Bertso-saioak

Bertso-saioak dira bertsolariak eta bertsozaleak elkartzeko gunea eta unea.

Saio bat antolatu nahi duzu?

LANKUn kontratatu dezakezu edozein bertso-saio mota eta edozein bertsolariekin. Bertan, Marta, Mikel edo Maddi (943 260 755, lanku@lanku.com) topatuko dituzu eta laguntza eta gomendio emango dizute.

Zure herriko edo eskualdeko bertso-eskolaren arduradunari ere galdetu ahal diozu:  Ze formatu?, Ze bertsolariak?... Deitu Elkartera eta bere telefonoa emango dizugu (945 01 05 05 / 675 70 79 71)

Zergatik antolatu bertso-saio bat?

Bertsolariek une paregabeak sortzen dituzte, gure hizkuntza eta ondarea transmititzen dituzte, bertsozaleak eta herritarrak biltzeko aitzakia da, herriaren ispilua dira.

Nola antolatzen da bertso-saio bat?

Jaia edo egoera, entzule edo aurrekontuaren arabera saio bat edo beste hobeto egokitzen da. Saioaren arabera behar teknikoak ezberdinak dira: trikitilariak, soinu ekipoa, gai-jartzailea, eszenatokia... LANKUn kontratatu dezakezu edozein bertso-saio eta zure herriko edo eskualdeko bertso-eskolan topatuko duzu laguntza eta gomendio.

bertso-saioa Agurainen Iker Pastor eta Izar Mendiguren bertso-saioa Gasteizko txosnetan 2012

 

 

 

 

 

Zer bertso-saio mota antolatu?

Bertso-saio mota ezberdinak daude, batzuk bereziak eta beste batzuk ezagunagoak. Adibidez:
BERTSO-POTEOA: Tabernetan, musikariak, 2 bertsolari, 2 ordu
BERTSO-BAZKARIA edo AFARIA: Bazkaldu ostean, 2 bertsolari, ordu eta erdi
JAIALDIA: Entzuleak eserita, 4 bertsolari eta gai-jartzailea, ordu bete
BERTSO-SAIOA OSAGARRIA: Entzuleak zutik, 2 bertsolari, ordu erdi
BEREZIAK: Bertso-dantza plazan, bertso-pilota partidua, umeentzako bertso-antzerkia…

                    facebook abe  twiter abe  

Agenda

2017-11-18 Gasteiz Sariketa

Bertsotruk. Euskal Herriko Bertso Eskolen arteko desafioa: Tolosaldekoak vs Kakiturri. Bertso bazkaria

2017-11-18 Gasteiz Lagun-artekoa

Arabar Gazte Euskaltzaleon II. Topaketa. Bertso bazkaria

2017-11-19 Amurrio Txapelketa

Bertsolari Txapelketa Nagusia. Finalaurrekoa

2017-11-24 Izarra Sariketa

Bertxoko Sariketa. Bertso pikoteoa

Agenda osoa