Irisgarritasuna

Testuaren tamaina:

Webgune honek Open Source Content Management System Plone erabiltzen du, guztiz erabilterraza da eta erabilgarria izateko diseinatu da, Web Edukien Irisgarritasun Gomendioetara (WCAG v1.0) egokituz. Webgune honetan — irisgarritasun edo balidazioaren inguruan — estandarretara egokitzen ez den ezer topatuko bazenu, atariaren kudeatzailearekin jarri harremanetan eta ez Ploneren Garatzaile Taldearekin.

Sarbide-gakoak

Sarbide-teklak, zure teklatua erabiliz webgune honetako aukeretan zehar nabigatzeko aukera ematen dizuten teklak dira.

Erabilgarri dauden sarbide-gakoak

Webgune honek nazioarteko gomendioek ezartzen dituzten sarbide-teklen gaineko gomendio gehienak jarraitzen ditu: Honako hauek dira:

  • 1 — Hasierako Orria
  • 2 — Edukira joan
  • 3 — Web mapa
  • 4 — Bilaketa eremua
  • 5 — Bilaketa aurreratua
  • 6 — Webgunearen nabigazio zuhaitza
  • 9 — Harremanetarako informazioa
  • 0 — Sarbide-gako teklen xehetasunak

Irisgarritasun adierazpena

Jendea Internetera konektatzen den modu desberdinen inguruan, gure ezagutzak erabili ditugu, erraz eta guztientzako sinplea den webgune bat garatzeko.

Balidazioa

Espezifikazioekin bat datorren XHTML 1.0 eta CSS erabili dugu, W3C-k esaten duen moduan, gure ustez irisgarritasun eta erabilgarritasunak fundazio solidoa eduki behar baitute. Webgune honetako zerbait ez bada ondo balidatzen, atariaren kudeatzailearekin jarri harremanetan eta ez Ploneren Garatzaile Taldearekin.

WCAG 1.0 bertsioari dagokion AA irisgarritasun mailara heltzeko lan handia egin dugu. Hala ere, WCAGren zenbait egiaztatze puntu subjektiboak direnez eta zintzoki bete ditugula dakigun arren, kasu batzutan bestelako interpretazioa eman dakioke.

BDB gaur

2017-12-02 Iruñea

Unai Agirre Goia, Aitor Mendiluze

U. Agirre: Saltoa egiteko
gaur ez zen eguna
A. Mendiluze: bistan da nahiko gaizki
atera zaiguna
U. Agirre: bi metrotatik egin
beharko da hurruna
A. Mendiluze: baina ez det eramango
holako laguna.

A. Mendiluze: Parapente exkaxa
zeu handiegia
U. Agirre: zu´re txikiya ez zera
hori da egia
A. Mendiluze: ta abiatzerako
jausi gera ia
U. Agirre: parapente batentzat
pisu gehiegia.

U. Agirre: Arbola hau ere dago
gaur juxtu-juxtuan
A. Mendiluze: eroriko zaigula
nere apustuan
U. Agirre: Aitor ikusten zaitut
tximuan moduan
A. Mendiluze: begira ze dardara
daukadan eskuan!

A. Mendiluze: Adarra okertu da
ia goitik behera
U. Agirre: zu´re nekin batera
behera joango zera
A. Mendiluze: nun bukatuko degun
badakit sobera
U. Agirre: ba erantzun ezazu
zerorren galdera.

U. Agirre: Nun erori geran nik
ez dakit oraindik
A. Mendiluze: ba ez zazu pentsatu
neuk badakidanik
U. Agirre: behera begiratzeak
bildurra ematen dit
A. Mendiluze: dena urrutiegi
ikusten da hemendik.

A. Mendiluze: Zeinek agintzen zidan
ze nezesidade!
U. Agirre: Neroni ere nago
galderakin grabe
A. Mendiluze: oraindik salbatzeko
aukeran hala’re
U. Agirre: lasaitu zaite Aitor
bizirikan gaude.

U. Agirre: Asko txarragoa´re
izan zitekeen ta
A. Mendiluze: bai baina irtetzea
ez nuen errenta.
U. Agirre: Atera zuk mobila
baezpa’re zer gerta
A. Mendiluze: ez dakit bateria
dagoen beteta.

A. Mendiluze: Unai onar dezagun
gureak egin du
U. Agirre: hola ibiliko gera
ai Aitor berdin gu!
A. Mendiluze: Ai inoiz konbenzitu
izan ez banindu!
U. Agirre: Hemendik joango gera
azkar, ahalegindu.

Izarren hautsa egun batean

Erdi errezitatua da, ikusten duzunez. Xabier Leteren kasetetik transkribatu dugu doinitegirako.