Nafarroa
Albisteak

Nafarroako bertso plaza martxan jarriko du Zapla! egitasmoak
2021/03/22
Denetariko zazpi saio antolatu ditu Nafarroako Bertsozale Elkarteak, herrialdeko zazpi herritan, apirilaren 23tik maiatzaren 15era bitarte. Txapelketarik ez den honetan, nafar bertsolariei plazak eskaintzea da asmoa, kultura segurua dela erakustearekin batera. Era berean, saio moldeetan berritzeko baliatuko da aukera.

Nafarroako Bertsolari Txapelketa gogoan, Hitzetik Hortzeran
2021/03/11
2021eko urte hasieran zen jokatzekoa Nafarroako Bertsolari Txapelketa, baina egoerak ez du horretarako baldintzarik eskaini. Hala ere, aitzakia horri tiraka, orain arte egindako bideari begira jarri nahi izan dugu aste honetako programan. Hitzetik Hortzera, larunbatean eta igandean, ETB1en.

Nafarroako bertsolaritza, egonkortzeko bidean
2021/02/17
"Gure egitasmoa hazi egin da: hazi hedapen geografikoan, hazi proiektuetan, eta hazi plaza berrien lorpenean ere. Bertsoa oinarri duten ekitaldiak Nafarroan zehar eskuin-ezker, goiti-beheiti, ugariak dira, lekuak eta herriak ugariak izan diren bezalaxe". Alaitz Rekondo Ferrero Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakaria da, eta "Bertsozale Elkartea gero(r)a mugitzen" aldizkarirako idatzitako ekarpena da hau.

Espazio euklidearrean egindako Bertso Eguna
2021/02/15
Forma geometrikoak, errealitate distopikoak eta beste izan ziren bertsotarako gai larunbatean, Iruñean.

Gayarre Antzokirako sarrera gehiago daude eskuragai
2021/02/12
Nafarroako Gobernuak toki kopurua handitzeko baimena eman dio biharko emanaldiari. Bertso Eguna Gayarre Antzokian bertan jarraitu nahi duenak, beraz, badu aukera: www.teatrogayarre.com webgunean eta leihatilan eros daitezke sarrerak.