Nafarroa

Irailaren 25era arte zabalik egonen da Nafarroako bertso eskoletan izena emateko epea, 2026-2027 ikasturterako

2025/09/04
Irailaren 25era bitartean izango da aukera izena emateko, webgune honen bitartez. Haur zein helduentzako 48 talde eskainiko ditu Nafarroako Bertsozale Elkarteak, herrialdeko hainbat herri eta bailaratan. Urriaren lehenengo astean abiatuko dira eskolak.

Izena emateko, bete hurrengo formularioa (bertan agertuko dira zehaztuta dauden ordutegiak, gainerakoak irakaslearekin zehaztuko dira): 

 

TALDEAK

 

Iruñerria

Antsoain (LH5-LH6)

Arrotxapea (LH5-6)

Arrotxapeako gaztetxoak (DBH 1-4)

Atarrabia (LH)

Barañain (LH5-DBH)

Berriozar (LH)

Berriozar (DBH)

Mendillorri (LH3-LH4)

Sanduzelai (LH5-LH6).

Sanduzelai (DBH1-2)

Sarriguren (LH)

Sarriguren (DBH)

Txantrea (LH5-LH6)

Txantrea (DBH)

Iruñerriko helduak: Bat-batean.

Iruñerriko helduak: Hasi (ia) berrien taldea.

Zizur Nagusia (LH5-DBH 4)

Zizur Nagusiko helduak. 

 

Baztan/Bidasoa

Baztan (Haurren taldea)

Baztan (Helduen taldea)

Bortziriak gazteak

Lesaka (LH)

Lesaka (DBH)

Lesaka (Helduak)

Bera (LH)

Bera (DBH)

Arantza (HH)

Arantza (LH-DBH)

Etxalar (8-13 urte)

Igantzi (8-13 urte)

Doneztebe (LH-DBH)

Doneztebe (Malerrekako helduak)

Ituren (LH-DBH)

 

Sakana

Altsasu hasiberriak (LH4-6)

Altsasu bat-batean (DBH)

Etxarri Aranatz (LH5-DBH1)

Irurtzun (LH4-DBH1)

Lakuntza (LH4-DBH1)

Lakuntza bat-batean

 

Mendialdea

Betelu

Leitza (LH)

Leitza (DBH)

Lekunberri (LH-DBH)

Ultzamaldea (LH-DBH)

Larraintzar


Pirinioak

Erroibar (Helduak)

 

Lizarraldea

Lizarra (Helduak)

 

Tafalla

Tafalla (Helduak)

 

IZEN EMATEA ETA ORDAINKETA

Izen ematea telematikoki egin beharko da, ondorengo loturan dagoen formularioa betez, irailaren 25era bitarteko epean. Gutxienez, 4 lagunek eman beharko dute izena talde bat osatzeko.

Ordutegia moldatzeko aukera ematen duten taldeetan izena emandako ikasleekin batera adostuko da behin-betiko ordutegia, behin izen emate epea bukatuta (denontzako egokia den egunik/ordurik bilatu ezean, gehiengoak posible duen orduan emanen da klasea). Eskolak urriaren lehenengo astean abiatuko dira.

Ikasturteko matrikularen kobraketa bi kuotetan egingo da, urrian eta otsailean, helbideraketa bitartez.

Hauek dira 2026/2027 ikasturteko matrikula prezioak.

  • Haurrak: 80€ (Ikasturte osoa)
  • Helduak: 140€ (Ikasturte osoa)

 

Izen ematearekin lotutako kontuetarako, bi komunikazio bide jarriko ditu martxan Nafarroako Bertsozale Elkarteak:

  • Telefonoz: 691 26 18 96
  • Emaiez: nafarroa.transmisioa@bertsozale.eus

 

48 talde eskainiko ditu aurten Nafarroako Bertsozale Elkarteak, hainbat eskualde eta herrietan.