Albisteak

Xabat Illarregik jantzi du IX. Izeta Sariketako txapela
2020/12/27Iruritan jokatu da Mariano Izeta euskaltzale eta bertsozale baztandarraren omenezko sariketa, bederatzigarrena, egun osoz. Goizean 16 bertsolarik hartu dute parte bi kanporaketetan, eta horietatik sei sailkatu dira finalerako. Horien artean, Leitzako bertsolariak jantzi du txapela. Bertso onenaren saria, bestalde, Irati Majuelorentzat izan da.

16 bertsolari gaztek hartuko dute parte IX. Izeta Sariketan
2020/12/22Heldu den igandean, abenduaren 27an, jokatuko da sariketa Iruritan, Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Baztango Udalak antolatuta. Egun osoko sariketa izanen da; goizean kanporaketak eta arratsaldean finala.

Dionisio Mujika antolatzaile eta gai-jartzailea hil da
2020/11/021936an Asteasun jaioa, Lesakan bizi zen aspaldian. 1979an Paulo Yanzi sariketa jarri zuen martxan, gerora Nafarroako Bertsolari Txapelketa bihurtuko zena.

Ekhiñe Zapiainek irabazi du Nafarroako Eskolarteko Txapelketa
2020/10/30Etxarri Aranatzen jokatu da Nafarroako Eskolarteko Txapelketaren 34. edizioa, zazpi bertsolari gazterekin. Segurtasun neurri guztiak beteta egin da saioa. Berako Ekhiñe Zapiainek jantzi du txapela, eta bigarren izan da Iruñeko Bittori Elizalde; biak sailkatu dira Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketarako. Bertso onenaren saria Zapiainek berak eskuratu du.

Ekhi Rojok, Beñat Astizek eta Saioa Alkaizak irabazi dituzte Iruñeko Bertsopaper Lehiaketako sari nagusiak
2020/10/29Guztira, 24 lan aurkeztu dituzte sariketaren lehen edizioan, eta horietatik zortzik jaso dute sariren bat. Arkaitz Goikoetxeak, Nerea Bruñok eta Sustrai Colinak osatu dute epaimahaia, Nafarroako Bertsozale Elkarteak proposatuta.

Azaroaren 5ean hasiko da 30. Bertsoaroa
2020/10/23Azken 29 urteetan bezala, aurten ere antolatu dute zikloa Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak, elkarlanean. Bertsoa hiriburuan sustatzeko asmoz, zazpi emanaldi izango dira, bertsolaritzaren aniztasunaren erakusgarri. Pandemiaren eraginez, aforo mugatuetan egingo dira saioak, eta osasun prebentziorako neurri guztiak beteta.

Urriaren 30ean jokatuko da 2020ko Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa, Etxarri Aranazen
2020/10/2214 eta 18 urte bitarteko zazpi bertsolari gaztek hartuko dute parte urriaren 30ean Etxarri Aranazen jokatuko den Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako 34. edizioan. Etxarri Aranazko Kultur Etxean izanen da saioa, 18:30etik aurrera, doako sarrerarekin. Aretoaren edukiera %30ekoa izanen da, osasun neurriak bermatuz.

Bertsonautak, Malerreka-Baztango taldea, 2020ko Bardoetan txapeldun
2020/10/17Lizarra Ikastolako aretoan jokatu da finala, giro beroan; aforoa mugatzeko neurrien ondorioz, 100 lagun bildu dira ekitaldian. Berako 'Lamixene', Malerreka-Baztango 'Bertsonautak' eta Leitzako 'Atekaberts komeni' taldeak aritu dira bertsotan. Azkenean, 'Bertsonautak' taldekoak izendatu dituzte txapeldun.

Sarrerak agortuta eta aforoa mugatuta jokatuko da 2020ko Bardoen finala
2020/10/12Nafarroako Gobernuak iragarritako neurri berrien ondorioz, are gehiago murriztu behar izan du antolakuntzak heldu den larunbatean Lizarran eginen den ekitaldirako aforoa. Gauzak horrela, ez da sarrera gehiagorik salduko, ez aurretik, ezta saioaren egunean bertan ere.

Nafarroako Bertsolari Txapelketa atzeratzea erabaki du Nafarroako Bertsozale Elkarteak
2020/10/052021eko urtarrila eta martxoa artean zen ospatzekoa Nafarroako 45. Bertsolari Txapelketa, baina Covid-19aren pandemiak eraginda, atzeratzea erabaki du antolakuntzak. Dena dela, plaza sustatzen jarraituko du Nafarroako Bertsozale Elkarteak.