Bertsolaritza protagonista Sakanan: hiru saio eta 250 ikasle
Lehen saioa Altsasun egin da, kultur etxean. Bertan, Zelandi Ikastetxea eta Iñigo Aritza Ikastetxeko ikasleek parte hartu dute, guztira 40 bat gazte izan dira kantuan.
Bigarren hitzordua Etxarri Aranatzen izan da, kultur etxean bertan. Andra Mari Ikastola eta San Donato Ikastetxeako ikasleek hartu dute parte; 50 ikasle igo dira oholtzara beren bertsoak eskaintzera.
Azkenik, Arbizuko kultur etxean egingo da hirugarren saioa. Arbizuko Eskola eta Lakuntzako Eskolako ikasleak ariko dira kantuan, eta saio horretan 60 ikasle bilduko dira oholtzan.
Guztira, Sakanako 250 ikasleri eskainiko zaizkie saioak, bai kantari gisa eta baita entzule eta ikusle moduan ere. Helburua bertsolaritzarekiko zaletasuna sustatzea eta eskualdeko ikasleen arteko harremanak indartzea da.