Txapelketak

Lurralde guztietan egiten dira txapelketak Bertsozale Elkarteak antolatuta. Horietan txartela eskuratzen dutenek Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan parte hartzeko aukera izaten dute.

Lehia ezkutatu gabe, txapelketak mugimenduaren erakusleiho dira. Bertsozale Elkartean ez dugu txapelketa egitasmo isolatu gisara ulertzen, bertsozaletasuna zabaltzeko eta mugimendua bizitzeko baliabidea da txapelketa. 

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa eta lurraldeetako txapelketak Bertsozale Elkarteak antolatzen ditu. Maiztasun ezberdina izaten dute, eta lurraldeetako txapelketetan txartela lortzen duten bertsolariek hartzen dute parte, lau urtetik behin, Euskal Herrikoan: Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako, Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako zein Nafarroako bertsolariek hartzen dute parte.

Hemen duzu txapelketen historia.

BTN17 - Aulkiak