Bloga

Bagarelako, izango gare
2021/04/15Asteburuan hasiko da Arabako Binakako Txapelketa. Ekaitz Elorriaga Anduaga da Arabako Bertsozale Elkarteko lehendakaria; bertsolaritza, euskara eta Arabako ezaugarriak deskribatuz, ondorengoa duzu "Bertsozale Elkartea gero(r)a mugitzen" aldizkarian proposatutako bidaia.

Bertso eskolak erdigunean
2021/03/17Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko lehendakaria eta zuzendaritza taldeko kidea izan da urte luzez Saroi Jauregi Aiestaran. "Gero(r)a mugitzen" Bertsozale Elkartearen aldizkarian idatzitakoa berreskuratu dugu aste honetan, gure blogean.

Bertsozale Elkartea, Ekonomia Sozial Eraldatzailearen betaurrekoetatik
2021/03/03"Gizartea etengabe eraldatuz doa, eta herrigintza/elkartegintza egiteko modua ere bai". Aritz Zerain Miner Bertsozale Elkarteko koordinatzaile ohiak Ekonomia Sozial Eraldatzailearen ikuspegitik aztertu du elkartea gure blogean idatzitako azken ekarpenean.

Nafarroako bertsolaritza, egonkortzeko bidean
2021/02/17"Gure egitasmoa hazi egin da: hazi hedapen geografikoan, hazi proiektuetan, eta hazi plaza berrien lorpenean ere. Bertsoa oinarri duten ekitaldiak Nafarroan zehar eskuin-ezker, goiti-beheiti, ugariak dira, lekuak eta herriak ugariak izan diren bezalaxe". Alaitz Rekondo Ferrero Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakaria da, eta "Bertsozale Elkartea gero(r)a mugitzen" aldizkarirako idatzitako ekarpena da hau.

Osasuna bertsolaritzari
2021/02/05"Bertsoa bizigarria da, biltzeko aukera ematen digulako, bertsolariek eta gai jartzaileek une zailetan ere ekarpen interesgarriak egin dituztelako, eta, batik bat, antolatzaile eta bertso-eskola askok ardura hartu dutelako". Iker Iriarte gai-jartzaileak osatu du blogeko azken ekarpena.

Elkarlana zabaldu eta indartzera begira
2021/01/15"Bakoitzak bere funtzio, aukera, autonomia eta erantzukizunetik, estrategia partekatuak eraikitzeko egin nahi du lan Bertsozale Elkarteak". Arrate Illaro Etxebarriak lankidetzen inguruan "Bertsozale Elkartea gero(r)a mugitzen" aldizkarian idatzitakoa berreskuratu dugu blogean.

Fauna berri bat bertso txikitan
2020/12/16"Plaza askotarikoa da, Ipar polokoak diruditen frontoietako jaialdietatik, bertso poteoak diren tropikoko oihaneraino". Asier Galarza Garai, bertsolari gazteen plazaratzeari buruz aritu da "Bertsozale Elkartea gero(r)a mugitzen" aldizkarian, eta blogean berreskuratu dugu.

Ikertuz aurrera eginez
2020/12/03Mintzola Ahozko Lantegiaren bitartez eta Xenpelar Dokumentazio Zentroaren baliabideekin bideratzen du Bertsozale Elkarteak bere ikerketa bidea. Beñat Gaztelumendi Arandiak eta Miren Artetxe Sarasolak azaldu dute "Bertsozale Elkartea gero(r)a mugitzen" aldizkarian, eta blogean berreskuratu dugu.

Badator haizea
2020/11/19Asteburu honetan zen egitekoa Xilabako finala: nabarmentzeko parte-hartzaile kopurua, txapelketara itzulitako bertsolariak, Eskolartekotik jarraian iritsitako gazteak... eremu askotan egindako lanak eragindako osagaiak. Bertsularien Lagunak Elkarteko lehendakaria da Xumai Murua Berra. "Bertsozale Elkartea gero(r)a mugitzen" aldizkarian idatzitakoa berreskuratu dugu blogean.

Ate bakoitza, aukera berri bat euskararentzat
2020/11/06"Bertsozale Elkartean ere freskatu, aireztatu eta astindu ditzagun hizkuntza ohiturak, gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan". Idoia Trenor Zulaika Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko koordinatzailearen ekarpena, gure blogean.

Elkarlanean, ezagutza antolatzen eta eraikitzen
2020/10/21"Egungoa jasotzea da ezagutzaren memoria idazteko lehen pausoa". Horretan dihardu Xenpelar Dokumentazio Zentroak. Oihana Aranburu Balerdi da taldeko koordinatzailea. "Bertsozale Elkartea gero(r)a mugitzen" aldizkarian idatzi du zentroaren egitekoaren inguruan, eta blogean berreskuratu dugu.

Plaza aniztasuna
2020/10/08"Plaza gero eta askotarikoagoa dela diogu, eta bada. Baina non ikusten da hori?". Plaza, gorputz eta ahots ezberdinak ditugu bertsolaritzan; horien inguruan, Jone Uria Albizuri "Bertsozale Elkartea gero(r)a mugitzen" aldizkarian, eta blogean berreskuratu dugu.

Irudia ez da laua
2020/09/23"Dena dugu irabazteko: ahotsak, ideiak, kantakerak, mundu ikuskerak, gorputzak, espazioak, bizipenak…". Maialen Lujanbio Zugastik sinatu du feminismoaren ingurukoa "Bertsozale Elkartea gero(r)a mugitzen" aldizkarian, eta blogean berreskuratu dugu.

Bertsoa aniztasunaren plazan
2020/09/09Urtero 100 bertso ekitalditik gora jaso eta zabaltzen dira Hitzetik Hortzeran eta Bertsoa.eus-en; 200 bertsolaritik gora agertzen dira telebistako eta sareko plazetan; bertsolaritzari buruzko 50 gai inguru lantzen ditugu urtean. Jexux Mari Irazu Muñoa, Bertsozale Elkarteko hedapen proiektuen inguruan aritu da "Bertsozale Elkartea gero(r)a mugitzen" aldizkarian, eta blogean berreskuratu dugu.

Aldi berri bat marrazten
2020/08/27"Garaira egokitzen asmatu izan du bertsolaritzak, gure egitekoa da, ilusio berriei forma emateaz gain, belaunaldi, herrialde, izaera eta ideia asko dituzten pertsonak mugimenduaren inguruan antolatzea". Idoia Trenor Zulaika eta Jon Agirresarobe Lopetegi Bertsozale Elkarteko koordinatzaileak dira. "Bertsozale Elkartea gero(r)a mugitzen" aldizkarian idatzikoa berreskuratu dugu blogean.