2026ko Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketarako izen ematea ireki da
2026/03/04
Apirilaren 17an jokatuko da Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako 40.edizioko finala, Leitzan.
Aurten iaz bezala bi kanporaketa jokatuko dira. Martxoaren 13an, Doneztebeko Herrigunean eta Iruñean, Nafarroako Bertsozale Elkartearen egoitzan.
Sailkapen saioetan honakoa izanen da egin beharreko lana:
- Lau oinak emanda bina bertso osatu.
- Koplatan gai orokorra emanda 10 minutu osatu arte.
- Bukaera emanda bertso bana osatu.
Finalak, aldiz, bi fase izanen ditu:
Lehenengo fasean bertsolari guztiak arituko dira, eta honako hau da egin beharko duten lana:
- Lau oinak emanda bertso bana osatu.
- Bukaera emanda bertso bana osatu.
- Hitza gaitzat hartua bertso bana osatu.
- Gai orokorra emanda, gehienez 5 puntuko bertso bana osatu.
Ondoren, bigarren fasera sailkatutako bertsolariek honako lan hauek egin beharko dituzte:
- Zortziko txikian, ofizioka, bina bertso.
- Ganbarako lana:
- Puntu bati erantzunez bertso bat.
- Gaia emanda bertso bat.
Txapelketan izena emateko honako galdetegia bete beharko dute parte hartzaileek, martxoaren 12a baino lehen.