Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Finalaren ostea, azken oturuntza

2025/11/28
Bihar bukatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Nafarroa Arenan izandako finala eta gero, afaria egingo da. Sarrerak salgai daude bertsosarrerak.eus helbidean.

Nafarroako Bertsolari Txapelketako hitzordu garrantzitsua da larunbat honetakoa, txapelketari ginga jarriko baitzaio finalarekin. Dena den, behin txapela jantzita egondakoan ere, badago hitzordu garrantzitsu bat: afaria. 

Txapelketaro bertsozale andana biltzen dituen ekitaldia da, giro onean egindako bidea ospatzekoa. 

Aurtengoa, zutik jateko afaria izango da, eta ondorengoa izango da menua:

  • Salda badago (barazki edo haragizkoa)
  • Nafarroako estekien taulak: betizuen txorizoa, orein eta basurdearen saltxitxoia, Maskarada urdaiazpikoa eta etxarriko lukainka
  • Nafarroako gazten taulak: Erronkari "Ekia", Idiazabal "Kortari" keztatua, Idiazabal "Albi" urdina eta Ahuntza "Otxakain"
  • Etxeko fritoak: brandada, ducelle, oilo ekologikoa, gazta eta udarea ...
  • Gure pastelak: begetak eta haragizkoak (pastelak, arabiar herrialdeetan egiten dituzten estiloan)
  • Fruta eta krema tarta eta txokolatez egindako gozoa

Animatu, finalera ez ezik, baita afarira ere! Giro ederrean Nafarroako Bertsolaritza dagoen une gozoaz topa egiteko aukera baita! 

Sarrerak salgai daude bertsosarrerak.eus helbidean.