Albisteak
Erabaki da finaleko zortzikotea
2025/11/16Finalaurreko guztiak jokatuta, erabaki da Nafarroa Arenako finalean zein bertsolarik kantatuko duten. Eneko Lazkoz, Julio Soto eta Joanes Illarregiz gain, beste bost bertsolarik osatuko dute zortzikotea.
Joanes Illarregik irabazi du Tafallako saioa, eta osatu da finala
2025/11/16Txapelketako azken finalaurrekoa irabazita, azaroaren 29an jokatuko den finalerako sailkapena eskuratu du Joanes Illarregik (528.0) Leitzako bertsolariak. Finala Nafarroa Arenan jokatuko da.
Igandean jokatuko da hirugarren eta azken finalaurrekoa, Tafallan
2025/11/14Bertan argituko da Iruñeko finalean ariko diren zortzi bertsolarien behin-betiko zerrenda. Herriko Kulturgunean izango da Tafallako saioa, igande honetan, azaroak 16, 17:30etatik aurrera. Sei bertsolari ariko dira kantari: Amaia Elizagoien, Ekain Alegre, Joanes Illarregi, Josu Sanjurjo, Xabat Illarregi eta Xabi Maia. Irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera, aurretik Eneko Lazkozek eta Julio Sotok egin bezala. Puntuazioak erabakiko ditu beste bost finalistak.
