Nafarroa

2026ko Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finala apirilaren 17an jokatuko da, Leitzan

2026/03/31
14 eta 18 urte bitarteko hamar bertsolari gaztek hartuko dute parte apirilaren 17an Leitzan jokatuko den Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako 40. edizioko finalean. Leitzako gaztetxean izanen da saioa 18:30etatik aurrera, eta sarrera doakoa izanen da.

Doneztebe eta Iruñean martxoaren 13an egindako sailkapen saioetan honako 11 bertsolarik abestu zuten: Aner Arkauz Lazkano (Lakuntza), Arhane Silveira Arrieta (Lesaka), Ekain Telletxea Odriozola (Donamaria), Enaitz Zestau-Telletxea (Bera), Ibai Letona Garaikoetxea (Iruñea), Iradi Goñi Montiel (Sarriguren), Jare Maia Arotzena (Lesaka), Maddi Barandiaran Leitza (Bakaiku), Maialen Ormaetxea Erro (Lesaka), Olaia Leitza Errazkin (Arbizu) eta Xabier Arkauz Lazkanok (Lakuntza).

Finalean iazko txapeldun Kattin Madariaga Apaolaza (Arantza) eta txapeldunorde Kattalin Lizarraga Mendiak (Leitza) ere abestuko dute, honako bertsolariekin batera: Aner Arkauz Lazkano (Lakuntza), Ekain Telletxea Odriozola (Donamaria), Enaitz Zestau-Telletxea (Bera), Ibai Letona Garaikoetxea (Iruñea), Iradi Goñi Montiel (Sarriguren), Maddi Barandiaran Leitza (Bakaiku), Olaia Leitza Errazkin (Arbizu) eta Xabier Arkauz Lazkanok (Lakuntza).

Eki Mateorenak aurkeztuko du saioa, eta Amaia Telletxea, Joseba Beltza eta Nerea Bruño izanen dira saioko epaileak.

Txapelketak bi fase izanen ditu: 

Lehenengo fasean bertsolari guztiak arituko dira, eta honako hau da egin beharko duten lana: 

  • Agurra
  • Lau oinak emanda bertso bana osatu
  • Bukaera emanda bertso bana osatu. 
  • Hitza gaitzat hartua bertso bana osatu.
  • Gai orokorra emanda, gehienez 5 puntuko bertso bana osatu. 

 

Hortik, lau bertsolari sailkatuko dira bigarren faseko lehengo ariketara, eta horietatik bi ganbarako lana egiteko. Honako hau da sailkatuek egin beharko duten lana:

  • Zortziko txikian, ofizioka, bina bertso. 
  • Ganbarako lana: 
    • Puntu bati erantzunez bertso bat. 
    • Gaia emanda bertso bat. 

 

Lan guztiak eginda puntu gehien biltzen dituen bertsolariak jantziko du aurtengo txapela. Txapelketako lehenengo bi sailkatuak, gainera, Euskal Herriko Eskolartekorako sailkatuko dira, Nafarroako ordezkari gisa.

Saioa 18:30ean hasiko da Leitzako Atekabeltz Gaztetxean eta sarrera doakoa izanen da. 

 

Hamar bertsolari gaztek hartuko dute parte 2026ko Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan.