2025-2026 ikasturteko bigarren lauhilekorako Bertso Eskoletarako izen ematea ireki da
Ikasturte hasieran egindako Bertso Eskolen eskaintza berritzeko, bigarren lauhilekorako izen-emateak ireki ditu Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Otsailean hasi eta maiatza bukaera bitarte, astean behineko maiztasunaz elkartuko dira.
Izena emateko, bete hurrengo formularioa:
Bertso Eskolak:
Baztan/Bidasoa
- Baztan (Haurren taldea). Asteazkenak, 17:00-18:00, Arizkunenean. Irakaslea: Alazne Untxalo
- Baztan (Helduen taldea). Asteazkenak, 18:00-19:00, Arizkunenean. Irakaslea: Alazne Untxalo
- Lesaka (LH3-5). Asteazkenak, 15:00-16:00, Itturrunxulon. Irakaslea: Estitxu Arozena
- Lesaka (LH6-DBH1). Astearteak, 19:15-20:15, Arrano Elkartean. Irakaslea: Ekhiñe Zapiain
- Lesaka (DBH2-4). Astelehenak, 16:45-17:45 , Itturrunxulon. Irakaslea: Ekhiñe Zapiain
- Lesaka (Helduak). Astelehenak, 18:00-20:00, Arrano Elkartean. Irakaslea: Estitxu Arozena
- Bera (LH). Astelehenak, 13:40-14:40, Labiaga Ikastolan. Irakaslea: Ekhiñe Zapiain
- Bera (DBH eta gazteak). Ostiralak, 16:30-18:30, Labiaga Ikastolan. Irakaslea: Estitxu Arozena
- Arantza (HH). Asteazkenak, 14:30-15:00, eskolan. Irakaslea: Ekhiñe Zapiain
- Arantza (Haur eta gaztetxoak). Asteazkenak, 15:00-16:00, eskolan. Irakaslea: Ekhiñe Zapiain
- Doneztebe (LH3-6). Ostiralak, 15:00-16:00, San Migel eskolan. Irakaslea: Iker Gorosterrazu/Alazne Untxalo
- Doneztebe (Malerrekako helduak). Ostiralak, 18:00-20:00, Herrigunean. Irakaslea: Iker Gorosterrazu
- Ituren (LH-DBH). Asteazkenak, 16:30-17:30, Iturengo eskolan. Irakaslea: Iker Gorosterrazu
- Igantzi (8-13 urte). Astelehenak, 19:00-20:00, Igantziko eskolan. Irakaslea: Ekhiñe Zapiain/Ane Telletxea
Iruñerria
- Arrotxapea (LH5-6). Astearteak, 12:50-13:50, Patxi Larraintzar Ikastetxean. Irakaslea: Josu Sanjurjo
- Arrotxapeako gazteak. Ostiralak, 16:30-18:00, NBEren egoitzan. Irakaslea: Josu Sanjurjo
- Iruñerriko helduak: Bat-batean. Astelehenak, 17:30-19:30, Zaldiko Maldikon. Irakaslea: Mikel Lasarte
- Sanduzelai (LH 5-6). Astearteak, 13:50-14:50, Sanduzelai ikastetxean. Irakaslea: Xabier Terreros
- Sanduzelai (DBH 1-2). Astelehenak, 15:30-16:30, Sanduzelaiko Civivoxen. Irakaslea: Xabier Terreros
- Txantrea (LH 5-6). Astearteak, Astearteak, 12:50-13:50, Bernat Etxepare Ikastetxean. Irakaslea: Lide Arrieta
- Sarriguren (LH-DBH). Asteazkenak, 16:00-17:00, Sarrigurengo gaztelekuan. Irakaslea: Josu Sanjurjo
- ERRO-txapeako helduak. Astearteak, 18:30-20:30, bi astez behin Nafarroako Bertsozale Elkartean eta Erroko eskolan txandaka. Irakaslea: Xabier Terreros
Sakana
- Altsasu (LH4-6). Ordutegia zehazteke, AEK Euskaltegian. Irakaslea: Saats Karasatorre
- Altsasu (LH-DBH). Ostegunak, 16:00-17:00, AEK Euskaltegian. Irakaslea: Saats Karasatorre
- Etxarri Aranatz (LH5-DBH1). Ordutegia zehazteke, Maixu-maistren etxean. Irakaslea: Saats Karasatorre
- Irurtzun (LH4-DBH1). Ordutegia zehazteke, Kultur Etxean. Irakaslea: Saats Karasatorre
- Lakuntza (LH4-6). Astelehenak, 15:45-16:45, Lakuntzako eskolan. Irakaslea: Saats Karasatorre
- Lakuntza (DBH bat-batean). Asteazkenak, 19:15-20:15, Lakuntzako eskolan. Irakaslea: Saats Karasatorre
Mendialdea
- Leitza (LH 5). Astearteak, 15:00-16:00, Erleta eskolan. Irakaslea: Kattalin Lizarraga
- Leitza (LH 6-DBH). Astearteak, 15:00-16:00, Erleta eskolan. Irakaslea: Xabat Illarregi
- Larraintzar (LH 4). Ostegunak, 13:30-14:20, Larraintzarko ikastetxean. Irakaslea: Iker Gorosterrazu
- Ultzamaldea (LH-DBH). Astelehenak, 16:15-17:15, Larraintzarko zentro zibikoan. Irakaslea: Iker Gorosterrazu
Besteak
- Lizarra (Helduak). Astearteak, 19:00-20:30, Los Llanosen. Irakaslea: Aitor Irazustabarrena
- Tafalla (Helduak). Ostegunak, 19:00-21:00, Kultur Etxean. Irakaslea: Josu Sanjurjo
IZEN EMATEA ETA ORDAINKETA
Izen ematea telematikoki egin beharko da, ondorengo loturan dagoen formularioa betez, urtarrilaren 30era bitarteko epean. Gutxienez, 4 lagunek eman beharko dute izena talde bat osatzeko.
Talde berrietan izena emandako ikasleekin batera adostuko da behin-betiko ordutegia, behin izen emate epea bukatuta (denontzako egokia den egunik/ordurik bilatu ezean, gehiengoak posible duen orduan emanen da klasea). Eskolak otsailean bertan hasiko dira.
Ikasturteko matrikularen kobraketa helbideraketa bitartez eginen da.
Prezioa:
- Haur eta gazteak: 40€
- Helduak: 70€
Izen ematearekin lotutako kontuetarako, bi komunikazio bide jarriko ditu martxan Nafarroako Bertsozale Elkarteak:
- Telefonoz: 948143747
- Emailez: nafarroa.transmisioa@bertsozale.eus