Aurkezpena

Zer da Arabako Bertsozale Elkartea?

Erabakitze guneak

Sailak

Egin zaitez bazkide!

Bertsoa gustatzen zaigu, bertsozaleak gara, Arabako bertsozaleak. Batu ginen eta Arabako Bertsozale Elkartea sortu genuen. Zu ere izan zaitezke Elkarteko bazkide.

ZER DA ARABAKO BERTSOZALE ELKARTEA?

Irabazi asmorik gabeko elkartea da, bertan  Arabako bertsozaleak batzen gara, bertsolaritza transmititzea dugu helburu eta euskararen normalkuntzan gure ekarpena egiten dugu.

1993.urtean sortu zen baina 1982.urtean hasi ziren antolatze lanak.

ERABAKITZE GUNEAK

170 bazkidez osatutako Elkartea, urtero ospatzen dugu Batzar Orokorra. Batzar horretan bazkide guztiek dugu boto eskubidea, eta aurreko urtean egindako lana baloratzen dugu, onartzen ditugu urte horretarako egitasmoa eta aurrekontua, eta zuzendaritzakideen karguak erabakitzen dira.
Batzar Orokorrean onartutako egitasmoa Zuzendaritzak kudeatuko du urte osoan zehar.
Une honetan Arabako Zuzendaritza horrela osatuta dago:
1. lerroa: Patxi Aizpurua (Idazkaria, Gasteiz), Asier Rubio (Diruzaina, Aiaraldea), Ekaitz Elorriaga (Lehendakaria, Gasteiz)

SAILAK

Hainbat proiektuetan, bertsolaritza hainbat alorretara hedatu dugu 4 sailetan banatuta:

TRANSMISIOA
- Ikastetxeak: Eskualde guztietako 43 ikastetxeko 2345 ikaslek lantzen dute bertsolaritza hamabostean behin. Gasteizen 5. mailetan.
-Añanako ikastetxeek eta Gasteizko 4. edota 6. mailetan tailer laburrak burutzen dira. 8 ikastetxetan, 415 ikaslerekin.
-Bertsoa Bizi Gazte, DBHko taielra laburrak, 19 institututan, 1500 ikaslerekin. 
- Bertso-eskolak: Arabako 10 herritan dago bertso-eskola, eskolartekoa...


SUSTAPENA
- Txapelketa: Bi urtetan behin banakakoa txapelketa, Kuadrilla artekoa eta urteero Bertxoko sariketa.
- Bertso-saioak: Urtero 160 bertso-saio inguru antolatzen dira Araban, gehienak berezko iniziatibatik antolatuta.

-Bi urtetan behin Oholtzapetik eta  Altxa Kopla Hori!

IKERKUNTZA
- Datu bilketa eta jardunaldiak, grabazioak, saioen dokumentazioa, Xenpelar dokumentazio zentroa elikatu.

-Ikerketa lanak egin.

KOMUNIKAZIOA
- Komunikabideak elikatzen ditugu, Hala Bedirekin batera Bertxoko irratsaioa egiten dugu, web gunea eta sare sozialak.

 

 

EGIN ZAITEZ BAZKIDE!

Araban bertsolaritza babestea modu egokia da euskal kulturgintzaren eta euskararen alde jarduteko.

Bete fitxa interneten hemen.

Argibide gehiago: Bertsozale Elkartea 943 69 41 29 telefonoan.

Eskerrik asko Arabako bazkide!