Bertso Udalekuak

Euskal Herri osoko haur eta gazteek hartzen dute parte Bertso Udalekuetan.

Bertso Udalekuak Logoa

Lehen udalekua Hazparnen izan zen, 1998an, Iparraldeko Bertsularien Lagunak Elkarteak eta Uda Leku Elkarteak antolatuta.

Euskal Herri osoko haur eta gazteek hartzen dute parte bertso udalekuetan. Euskalki aniztasuna da udalekuon ezaugarrietako bat.

Bertsolariekin zuzeneko harremana ere izaten da udalekuetan. Txanda bakoitzean bertso afaria egiten da, eta gaztetxoek aukera dute euren erreferente direnekin jolasteko, hitz egiteko eta bertsotan jarduteko. Kantagintza da beste zutabe garrantzitsuetako bat. Txanda bakoitzean kantuak sortzen dira, guztien artean udalekuetako diskoa osatuz.

Hezitzaileak, zuzendari, begirale zein sukaldariak, bertso mundukoak eta aisialdian esperientzia dutenak dira.

Irañeta 2015