Araba

Arabako Bertso-eskolartekoa

18 urtez beherako bertsozale gaztetxoen festa da eskolartekoa. Topaketa ezberdinetan Araban bertsolaritza eskola ordutegietan lantzen duten 45 ikastetxetako 2500 haurrek parte hartzen dute idatzizko bertsoen bidez. Bertso-eskolek ere parte hartzen dute topaketa ezberdinetan bat-bateko erakustaldien bidez. 14 urtetik 18 urtera bitarteko gaztetxoek bat-bateko lehiaketa egiten dute.

bertso eskolartekoa logoaTopaketa ezberdinetan Arabako bertso-eskola  batzuek parte hartzen duten ekimen bat da, 18 urtetik beherakoak dira partaide guztiak.   

Lagun arteko giroan eta taldeka aritzen dira 14 urte arteko gazteak, 14-18 urte bitartekoak txapelketa moduan eta bakarka aritzen dira. Maiatzean eskualdez eskualde hainbat topaketa burutzen dira, eta herrialde mailan bukaeran bi festa egun eder, 14-18 urtekoek bertsoa bizi gazte eguna izaten dute eta 14 urtez azpikoen eskolarteko finalean egun osoko festa. Bertso-eskoletako kide guztiek parte har dezaten bi modalitate ere egongo dira, bertso jarriena eta bat-batekoa, bat batekoan trebatu ez direnentzat.

Euskal Herriko beste herrialdeetako elkarteekin eta Ikastolen Federazioarekin koordinatuta burutzen den egitasmo bat da.

ZER DA ESKOLARTEKOAK ERAGIN NAHI DUENA, PARTAIDEENGAN?

Haur eta gazteei, euren neurriko saioak eskaintzea, rol anitzetan aritzeko bide ematea, adinkideekin harremanak egitea eta bertsolariekin zuzeneko harremana izatea.

Bertso-eskolatan, bertsotan egiteko motibazioa piztea, rol ezberdinak lantzeko bide ematea, saioen antolakuntzan trebatzeko aukera bat izatea, beste bertso-eskolekin harremanak egitea, eta talde lana zein bakarkakoa uztartzea eta biei balioa.

Inguruan (adinkideengan, gurasoengan, ikastolan, herrian), adinkideak ekimen hauetara erakartzea eta zaletzea, herriko bertso-eskola ezagutzera ematea eta herrian bertso ekimenak sustatzea.

DATU BATZUK

10 herritan daude Arabako bertso-eskolak, 33 talde eta adin ezberdinetako 206 parte-hartzaile. Euretatik 130 dira haur eta gazteak. 

ANTOLATZAILEAK

Arabako Bertsozale Elkartea eta Ikastolen Federazioa

 

 1987.urtean antolatu zen lehendabiziko aldiz Arabako Eskolartekoa. 2000.urtetik hona urtero antolatzen da.

(Argazkia: 1994.urtean Armentia ikastolan)
arabako bertso eskolartekoa 1994 armentia ikastola

2019 BDB: Parte hartzaileak, datak, saioak
2018 BDB: Parte hartzaileak, datak, saioak
2017 BDB: Parte hartzaileak, datak, saioak
2016 BDB: Parte hartzaileak, datak, saioak
2015 BDB: Parte hartzaileak, datak, saioak
2014 BDB: Parte hartzaileak, datak, saioak
2013 BDB: Parte hartzaileak, datak, saioak
2012 BDB: Parte hartzaileak, datak, saioak
2011 BDB: Parte hartzaileak, datak, saioak
2010 BDB: Parte hartzaileak, datak, saioak
2009 BDB: Parte hartzaileak, datak, saioak
2008 BDB: Parte hartzaileak, datak, saioak
2007 BDB: Parte hartzaileak, datak, saioak
2006 BDB: Parte hartzaileak, datak, saioak
2005 BDB: Parte hartzaileak, datak, saioak
2004 BDB: Parte hartzaileak, datak, saioak
2003 BDB: Parte hartzaileak, datak, saioak
2002 BDB: Parte hartzaileak, datak, saioak
2001 BDB: Parte hartzaileak, datak, saioak
2000 BDB: Parte hartzaileak, datak, saioak
1994 BDB: Parte hartzaileak, datak, saioak
1987 BDB: Parte hartzaileak, datak, saioak