Maiatzean zehar burutuko da Arabako gaztetxoen Eskolartekoa
14 urtetik beherakoek
Hezkuntza Arautuan ikastordutan bertsolaritza lantzen duten ikasleek eta Bertso-Eskoletan (eskolaz kanpoko ekintza gisa) bertsolaritza lantzen duten ikasleek parte hartuko dute topaketa hauetan.
Bi modalitate ezberdinetan arituko dira, idatzi jasotako bertso sortak kantatuz eta bat-batean. Eskualde bakoitzean topaketa bat burutuko da. (Ikus behean topaketen data, ordutegia eta lekua.)
Idatziz jasotako bertso sortak:
3-6 lagun arteko talde txikitan idatziz jasotako bertso sortak egingo dituzte ikastetxean edota bertso-eskoletan. Maiatzaren 8ra arte dute 4 kopla edo bi bertso aurkezteko aukera, ondoko gai hauetako bati erantzunez:
- munduan zehar bidaiatzea erabaki duzue. Nora joango zarete?
-
Herriko jaiak antolatzea tokatu zaizue, zein izango da egitaraua?
-
Atea zabaldu da. Bertsolaritza klaseko sekretuak kontatuko dizkiguzue?
Bat-batean:
Nahi duenak banaka bat-batean aritzeko aukera izango du, ikastetxean landutako ariketaren bat izango da: 2 OINAK emanda kopla bana osatu beharko dute inprobisatuz.
Horretarako izena eman beharko du hemen: IZENA EMAN BAT-BATEAN ARITZEKO
Eskualde bakoitzean topaketa bat burutuko da, lan aukeratuen egileek beraien bertsoak jende aurrean kantatzeko aukera izango dute eta saio guztietan bat-bateko erakustaldia izango da hala izena emandako ikasleekin.
Hona hemen bat-batean zein bertso sorta aukeratuetan kantatzeko ESKUALDEZ ESKUALDEKO zitak:
LAUTADA. Maiatzaren 15an, ostirala, AGURAINGO HARRESI aretoan, 18:00etan
MENDIALDEA. Maiatzaren 21an, osteguna, KANPEZUKO Kultur Etxean, 18.00etan
AIARALDEA. Maiatzaren 22an, ostirala, LAUDIOKO KASINOAN, 18:00etan
GORBEIALDEA. Maiatzaren 22an, ostirala, IZARRAKO ANTZOKIAN Kultur Etxean 18:00etan
GASTEIZ. Maiatzaren 23an, GASTEIZKO ZABALGANA Gizarte etxean, 11:00etan
ARABAR ERRIOXA. Maiatzaren 24ean, igandea, OIONGO PLAZAN , 11:00etan
Ekainaren 6an FINALA Bitorianon, 11:00etan hasita.
12-14 urte artekoak
*Bertso-Eskoletan, hau da, eskolaz kanpoko ekintza gisa bertsolaritza lantzen duten ikasleek parte hartuko dute saio honetan. Bat-batean ariketa mota ezberdinetan trabatu direnak.
Adin tarte honetako bertso eskoletako gaztetxoek kuadrilla artekoa jokatuko dute Aramaion, maiatzaren 23an, arratsaldeko 17:00etan hasita. Eskualde eta herri ezberdinetako gaztetxoak taldean arituko dira gai jartzaileek proposatutako ariketa ezberdinetan.
14-18 urte artekoak
3 kanporaketa eta finala izango dira orotara.
Maiatzaren 14ean, osteguna
19:00etan ARAMAIOKO SASTIÑAN
Maiatzaren 15ean, ostirala
19:00etan GASTEIZKO IZASKUN ARRUE kulturnean
Maiatzaren 21ean, osteguna
12:00etan KANPEZUKO KULTUR ETXEAN
Kanporaketa bakoitzean sailkatutako bertsolariek finala jokatuko dute.
FINALA: Maiatzaren 23an, larunbata, ARAMAIOKO KULTUR ETXEAN 19:00etan
Txapeldunak eta txapeldun ordeak Arantzan jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko finalean kantatuko dute ekainaren 14an.
Eta udaberria amaitzeko Bertsoa Bizi Gazte Topaketa burutuko da, Arabako Foru Aldundiaren babesletza duen ekimena. Arabako bertsozaleen topaketa bat izango da Arantzan, ekainaren 12, 13 eta 14ean, Euskal Herriko eskolarteko txapelketako finala dela aprobetxatuz.