2026ko Arabako Eskolartekoari Bitorianon eman zaio amaiera
2026ko 14 urtetik beherako gaztetxoen Arabako Eskolartekoa Bitorianoko kiroldegian amaitu zen ekainaren 6an. Bi modutara parte hartzeko aukera izan dute sortzaile gazteenek. Batetik Arabako ikastetxe denetan proposatutako lanari idatziz erantzundakoak eta bertan inprobisazio lanetan aritu zirenak bestetik.
Azken hilabeteetan egindako lanari amaiera eman zaio modu honetan.
BERTSO IDATZIAK
Arabako eskualde, ikastetxe zein bertso eskola ezberdinetako 2800 ikasle inguruk gelan talde txikitan inprobisatuta sortutako bertsoak idatziz jaso eta eskualdez eskualde lan horien sortzaileetako batzuen lanak aukeratu ziren eta eskualdeko topaketan kantatzeko aukera izan zuten. Ondoren eskualdeetako batzuk aukeratu eta topaketa finalean kantatzeko aukera izan zuten. Arabako topaketa finalean kantatzeko aukera izan zuten, finalean 26 taldetxo aritu ziren, denera 93 lagun.
Hamalau urtetik beherako gaztetxoek gelan 3-6 lagun arteko talde txikitan, proposatutako hiru gaiei erantzun behar izan zioten 4 kopla edo bi bertso sortuaz, hauek ziren aukera gaiak:
- Munduan zehar bidaiatzea erabaki duzue. Nora joango zarete?
-
Herriko jaiak antolatzea tokatu zaizue, zein izango da egitaraua?
-
Atea zabaldu da. Bertsolaritza klaseko sekretuak kontatuko dizkiguzue?
Beraz, maiatzean zehar eskualdez eskualde izan dira hainbat topaketa, idatzizkoen sari banaketak eta bat-bateko dozenaka erakustaldi. Saio arinak eta jendetsuak izan dira denak.
Finalean bertso jarriak nahiz inprobisatzen aritutakoak Hontza Xtremera joango dira irailaren 12an larunbatarekin.
Eskerrak eman nahi genizkioke Bitorianoko Kontzejuari, Zuiako Udalari, Ikastolen Elkarteari, Araban bertsolaritza lantzen duten 50 ikastetxei eta tutoreei eta 2800 ikasleen familiei eta nola ez sormen lanean jardun diren ikasle denei. Hau da gure geroa!