Ekaitz Samaniegok bosgarren sailkapen saioa irabazita 2026rako 18kotea osatuta geratu da
2025/11/09
2026ko urtarrilean hasiko den Arabako bertsolari Txapelketan kantatuko duten 18 bertsolariak erabakita geratu dira. 2024ko 5 finalista eta jokatu berri den sailkapen saio bakoitzeko irabazleak zuzenean sailkatu dira, 18kotea osatzeko sailkapenaren hurrenkeran lehenengo 8 bertsolariak ere sailkatu dira.
Eli Zaldua izan da Bernedon jokatutako sailkapen faseko garailea
2025/11/08
Sailkapen faseko laugarren eta azkenaurreko saioa Bernedon jokatu da.
Unai Andak lortu du txapelketarako pasea Ozaetako saioan
2025/11/07
Sailkapen faseko hirugarren saioa Ozaetan jokatu da.
Sailkapen faseko azken hiru saioak jokatuko dira asteburu honetan Araban
2025/11/07
2026ko Arabako Bertsolari Txapelketarako sailkapen faseko azken hiru saio erabakiorrak asteburu honetan jokatuko dira Ozaetan, Bernedon eta Gasteizen. Igandean jakingo da zein bertsolari pasako diren urtarrilean hasiko den Txapelketara. Seina bertsolari izango dira saio bakoitzean, sarrerak bertsosarrerak webgunean eskuragai.
Legution jokatutako saioa Aitor Ugartek irabazi du
2025/10/26
Ordu aldaketarekin batera heldu da sailkapen fasea - Ærrimatu Legutioko Kultur Etxera.
Xabi Igoa izan da garaile Amurrion jokatutako lehen saioan
2025/10/25
Amurrioko Kutur Etxean eman zaio hasiera Arabako Bertsolari Txapelketako sailkapen faseari, Ærrimatu.
2026ko Arabako Bertsolari Txapelketara sailkatzeko fasea - Ærrimatu ostiralean hasiko da
2025/10/22
2026ko Arabako Bertsolari Txapelketara sailkatzeko 5 saio jokatuko dira urriaren 24tik aurrera, Amurrio, Legutio, Barrundian, Bernedon eta Gasteizen. 13 bertsolari sailkatuko dira urtarrrilean hasiko den txapelketarako.
