Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Legution jokatutako saioa Aitor Ugartek irabazi du

2025/10/26
Ordu aldaketarekin batera heldu da sailkapen fasea - Ærrimatu Legutioko Kultur Etxera.

2026ko Arabako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea - Ærrimatu hasi da.  30 bertsolarik jokatuko dute fase hau. Bigarren saioa Amurrion jokatu da.

Jokoan aritutako sei bertsolariak, hurrengoak:

Aitor Ugarte (Aramaio)

Danel Herrarte (Aramaio)

Garai Agirre (Legutio)

Ainara Balantzategi (Gasteiz)

Kerman Lopez de Calle (Gasteiz)

Maia Ortiz de Zarate (Gasteiz)

Lehenengo fase honetan 10na bertso puntuagarri kantatu dituzte bertsolariek. Ariketa guztiak amaitua, Aitor Ugarte izan da puntu gehien lortu duen bertsolaria, beraz zuzenean sailkatua egongo da  2026an hasiko den Txapelketara. Gainontzeko 13ak, saioko irabazleak eta puntuazioaren hurrenkeran sailkatuko dira. Puntuazioak ondorengoak izan dira:

Aitor Ugarte: 187 puntu

Danel Herrarte: 176,5 puntu

Kerman Lopez de Calle: 156 puntu

Maia Ortiz de Zarate: 143,5 puntu

Garai Agirre: 133,5 puntu

Ainara Balantzategi: 91,5 puntu

 

Etxaun  Otaño izan da Legution aurkezlea. Sailkapen faseko epaimahaia, horrela osatuta dago: Aitor Jimenez, Ainhoa Aizpurua eta Mikel Fernandez de Arroyabe. 

Hurrengo saioa azaroaren 7an jokatuko da Ozaetan, Barrundiako udaletxean.

Hemen Legutioko saioko argazki batzuk.