Sailkapen fasea - Ærrimatu
2026ko Arabako Bertsolari Txapelketan 18 bertsolarik parte hartuko dute, 35ek izena eman dute eta urrian jokatuko diren 5 kanporaketan 13 bertsolari sailkatuko dira, 2024ko txapelketako finalistetetako 5 zuzenean sailkatuta daude, batek uko egin bait dio parte hartzeari.
Urriaren 24tik azaroaren 9ra, 5 saio izango dira Araban. Antolaketan hainbat lagun, gai jartzaile, epaile eta 30 bertsolari izango dira bertsotan ariko direnak.
30 bertsolaritatik 13 sailkatuko dira. Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketara eta gainerako 8ak puntuazioaren araberako hurrenkeran.
Arabako Bertsolari Txapelketa bera urtarrilaren 17an aurkeztuko da eta martxoaren 28an amaituko da finalarekin Gasteizen.
