Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xabi Igoa izan da garaile Amurrion jokatutako lehen saioan

2025/10/25
Amurrioko Kutur Etxean eman zaio hasiera Arabako Bertsolari Txapelketako sailkapen faseari, Ærrimatu.

2026ko Arabako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea - Ærrimatu hasi da.  30 bertsolarik jokatuko dute fase hau. Lehen saioa Amurrion jokatu da. 

Jokoan aritutako sei bertsolariak, hurrengoak:

 

Xabi Igoa (Aramaio)

Maddi Agirre  (Gasteiz)

Sabin Abarrategi (Aramaio)

June Astegieta (Trebiñu)

Marta De Pedis (Italia)

Iosu Ordoñez (Donostia).  

 

Lehenengo fase honetan 10na bertso puntuagarri kantatu dituzte bertsolariek. Ariketa guztiak egin ondoren, Xabi Igoakk lortu du puntu gehien, 201,5 puntu, beraz zuzean sailkatua izango da 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketara. Gainontzeko 13ak puntuazioaren hurrenkeran sailkatuko dira. Puntuazioak ondorengoak izan ziren:

 

Xabi Igoa: 201,5 puntu

Sabin Abarrategi: 196 puntu

Maddi Agirre: 194 puntu

June Astegieta: 157,5 puntu

Iosu Ordoñez: 134,5 puntu

Marta De Pedis: 107 puntu

 

Oier Azkarraga izan da Amurrioko aurkezlea. Sailkapen faseko epaimahaia, horrela osatuta dago: Aitor Jimenez, Ainhoa Aizpurua eta Mikel Fernandez de Arroyabe. 

Etzi igandea, Legution, bigarren saioa jokatuko da.

Hemen Amurrioko saioko irudi batzuk