Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Unai Andak lortu du txapelketarako pasea Ozaetako saioan

2025/11/07
Sailkapen faseko hirugarren saioa Ozaetan jokatu da.

2026ko Arabako Bertsolari Txapelketako kanporaketak hasi dira. 30 bertsolarik jokatuko dute fase hau. Hirugarren saioa Ozaetan jokatu da. 

Jokoan aritutako sei bertsolariak, hurrengoak:

  • Unai Anda - Ametzaga
  • Rikardo Gonzalez de Durana - Oreitia
  • Hegoi Amabizka - Gasteiz
  • Oinatz Basabea - Gasteiz
  • Aroa Arrizubieta - Gasteiz (Puntuatu gabe kantatu du Unai Mendibilen ordez saioa osatzeko)
  • Samu Rodriguez - Gasteiz

 

Lehenengo fase honetan 10na bertso puntuagarri kantatu dituzte bertsolariek. Ariketa guztiak amaitua, Unai Anda izan da puntu gehien lortu duen bertsolaria, 196 punturekin, beraz zuzenean sailkatu da  2026an hasiko den Txapelketara. Gainontzeko 13ak puntuazioaren hurrenkeran sailkatuko dira. Puntuazioak ondorengoak izan ziren:

Unai Anda: 196 puntu

Rikardo Gonzalez de Durana: 185 puntu

Hegoi Amabizka: 185 puntu

Samu Rodriguez: 142,5 puntu

Oinatz Basabea: 141,5  puntu

 

Marta Ugarte izan da Barrundian aurkezlea. 

Sailkapen faseko epaimahaia, horrela osatuta dago: Aitor Jimenez, Ainhoa Aizpurua eta Mikel Fernandez de Arroyabe. 

Hurrengo saioa azaroaren 8an jokatuko da Bernedon, areto polibalentean.

Hemen Ozaetako saioko argazki batzuk.