Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Sailkapen faseko azken hiru saioak jokatuko dira asteburu honetan Araban

2025/11/07
2026ko Arabako Bertsolari Txapelketarako sailkapen faseko azken hiru saio erabakiorrak asteburu honetan jokatuko dira Ozaetan, Bernedon eta Gasteizen. Igandean jakingo da zein bertsolari pasako diren urtarrilean hasiko den Txapelketara. Seina bertsolari izango dira saio bakoitzean, sarrerak bertsosarrerak webgunean eskuragai.

Lehen asteburuko saioak burututa, sailkapen fasea amaitzeko hiru saio falta dira, lehenengoa Ozaetan, bigarrena Bernedon eta hirugarrena igandean Gasteizen.

Ozaeta, azaroaren7an, ostiralaHirugarren saioa izango da, 20:00etan hasiko da.

Barrundaiako udaletxean kantatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira:

  • Unai Anda - Ametzaga
  • Rikardo Gonzalez de Durana - Oreitia
  • Hegoi Amabizka - Gasteiz
  • Oinatz Basabea - Gasteiz
  • Unai Mendibil - Amurrio
  • Samu Rodriguez - Gasteiz

Gai emailea Marta Ugarte izango da.

 

Bernedon, azaroaren 8an, larunbatalaugarren saioa izango da,18:00etan hasiko da.

Bernedoko polibalentean kantatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira:

    • Eli Zaldua - Gasteiz
    • Martin Abarrategi -Aramaio
    • Irati Anda - Gasteiz
    • Manu Bendala - Sevilla-Sarria
    • Aitor Najera - Zalduondo
    • Igancio Trojaola- Gasteiz

Gai emailea Ada Bier izango da.

 

Eta azken saioa Gasteizen, azaroaren 9an, igandea, 18:00etan hasiko da.

Izaskun Arrue kulturgunean kantatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira:

    • Ekaitz Samaniego - Gasteiz
    • Felipe Zelaieta - Mallabia-Gasteiz
    • Andere Arriolabengoa - Aramaio
    • Iñaki Cabeza - Amurrio
    • Iraide Onaindia - Aramaio
    • Markel Yoller - Ilarduia

Gai emailea Oier Suarez  izango da.

 

10 bertso puntuagarri izango dituzte bertsolariek, ondorengoak:
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
Bakarka, hasierako puntua emanda, bertso bina zortziko txikian.
Bakarka, gaia emanda, bertso bina neurri librean.