Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Eli Zaldua izan da Bernedon jokatutako sailkapen faseko garailea

2025/11/08
Sailkapen faseko laugarren eta azkenaurreko saioa Bernedon jokatu da.

2026ko Arabako Bertsolari Txapelketako kanporaketak hasi dira. 30 bertsolarik jokatuko dute fase hau. Laugarren saioa Bernedon jokatu da. 

Jokoan aritutako sei bertsolariak, hurrengoak:

    • Irati Anda - Gasteiz
    • Eli Zaldua - Gasteiz
    • Igancio Trojaola- Gasteiz
    • Aitor Najera - Zalduondo
    • Manu Bendala - Sevilla-Sarria
    • Martin Abarrategi -Aramaio

Gai emailea Ada Bier izan da.

Lehenengo fase honetan 10na bertso puntuagarri kantatu dituzte bertsolariek. Ariketa guztiak amaitua, Unai Anda izan da puntu gehien lortu duen bertsolaria, 196 punturekin, beraz zuzenean sailkatu da  2026an hasiko den Txapelketara. Gainontzeko 13ak puntuazioaren hurrenkeran sailkatuko dira. Puntuazioak ondorengoak izan ziren:

 

Eli Zaldua: 191 puntu

Manu Bendala: 186,5 puntu

Martin Abarrategi: 185,5 puntu

Irati Anda: 167,5 puntu

Aitor Najera: 166 puntu

Igancio Trojaola: 120,5  puntu

 

Sailkapen faseko epaimahaia, horrela osatuta dago: Aitor Jimenez, Ainhoa Aizpurua eta Mikel Fernandez de Arroyabe. 

Hurrengo saioa azaroaren 9an jokatuko da Gasteizen, Izaskun Arrue Kulturgunean.

Hemen Bernedoko saioko argazki batzuk.